Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2006ko maiatzaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2513

EBAZPENA, 2006ko apirilaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian oinarrizko eskubideen babes jurisdikzionalaren gainean sustatutik dagoen 153/06 prozeduran alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Ebazpen honen bitartez argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2006ko apirilaren 12ko dataz emandako ebazpena, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegira espediente administratibo bat bidaltzea xedatzen duena, alegia. Espediente hori da behin betiko zerrenda batzuk (2000 EPEa gainditu dutenena eta eskaintzen diren lanpostuenena) onartzeko IVAPeko zuzendariak 2006ko martxoaren 17an emandako ebazpenaren aurka oinarrizko eskubideen babes jurisdikzionalaren gainean Carmen Areizaga Líbanok sustatutako 153/06 zenbakidun prozedurari dagokiona.

Auzian dago 59/2000 Dekretuaren bitartez onartutako 2000 EPEan eskaintzen diren lanpostuen artean 2565 kodeko 2 zenbakiko dotazioa sartu behar den ala ez. Lanpostu hori Osasun Sailari atxikita dago, hain zuzen, Osasun Publikoko Zuzendariordetzari, eta bere destinoa Bilbon dago.

Horregatik guztiagatik eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Aipaturiko espedientean interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean lehenago aipaturiko prozedurako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.

2.– Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzen dut.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko apirilaren 19a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GÜENAGA.


Azterketa dokumentala