Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2006ko maiatzaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
2511

152/2006 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Bizkaiko Barrualdeko Osasun Eskualdeko zuzendari kudeatzailearena, Juan Ignacio Salgado Saenz jaunari Barrualdeko Eskualdeko Galdakaoko Lehen Mailako Atentzioko unitate-buruaren funtzioak esleitzen dizkiona.

Barrualdea Eskualdeko gerentearen urtarrilaren 17ko 13/2006 Ebazpenaren bidez, onarpena eman zitzaion Bizkaiko Osasun Barrutiko Barrualdea Eskualdeko Galdakaoko Lehen Mailako Atentzioko unitate-burua izendatzeko deialdiari.

Deialdiaren 5. oinarrian ezarritakoari jarraituz, epaimahaiak destinoak esleitzeko proposamena bidali dio Eskualdeko zuzendariari, ebazpen lotesle baten bidez onartzeko.

Horregatik, indarrean dauden legeek langileen gainean Zuzendaritza-Gerentzia honi ematen dioten ahalmena erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Juan Ignacio Salgado Saenz jaunari Galdakaoko Lehen Mailako Atentzioko unitate-buruaren funtzioak esleitzea (Bizkaiko Osasun Barrutia, Barrualdeko Eskualdea).

Bigarrena.– Juan Ignacio Salgado Saenz jaunak kudeaketa- eta asistentzia-lanak egingo ditu, zuzenean eta hierarkikoki Osasun Eskualdeko gerentearen ardurapean dagoela. Lehen Mailako Atentzioko unitate-buruaren funtzioak betetzen diharduen bitartean, bai eta funtzio horiek amaitzen direnean ere, bere kategorian dagokion plazaren titularitatea atxikiko du, eta horren oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Esleipen honek ez dakar, inola ere, Lehen Mailako Atentzioko unitate-buruaren funtzioak edo ordainsariak finkatzerik, lanpostu berariazko gisa; izan ere, aukerakoa izango da inoiz funtzio horien esleipena amaitzea.

Laugarrena.– Funtzio horiek betetzen dituen bitartean, Juan Ignacio Salgado Saenz jaunak ardura bereziko osagarria kobratuko du. Osagarri hori 3/1987 Errege Dekretu Legeak arautzen duen berariazko osagarrian txertatuko da, eta bere zenbatekoa eta ezaugarriak uztailaren 23ko 195/1996 Dekretuaren I. eranskinean ezarrita daude.

Bosgarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Zazpigarrena.– Deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Amorebieta-Etxano, 2006ko apirilaren 3a.

Barrualdeko Eskualdeko zuzendari kudeatzailea,

BEGOÑA PÉREZ HUERTA.


Azterketa dokumentala