Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2006ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
1829

IRAGARKIA, behean aipaturiko zigor-espedienteen instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamenak jakinarazteko. Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea ustez urratzeagatik ireki dira espediente horiek.

Ebazpen-proposamen horien jakinarazpenak interesatuei helarazi nahi izan diren arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesatuek jakin dezaten azaltzen da jendaurrean hori guztia, jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau ohartarazten zaie:

Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, 15 egun balioduneko epea izango dute interesdunek komenigarritzat jotzen dituzten arrazoibide, agiri eta informazio oro instrukzio-egileari aurkezteko (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza: Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Horrez gain, espedientea eskuratu ahal izango dute Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza honetan, espedientea bera aztertzeko edo/eta espedienteko agirien kopiak lortzeko.

Izen-abizenak 	Esp. zk.	Propos. eguna	Propos. zehapena	Urratutako art.

Nombre y apellidos	N.º Exp.	Fecha propuesta	 Sanción propuesta	Art. infracción	

Fernández Toledo, J. J.	PM 70/05.	17-02-2006	50 eur.	198/2000 D., 3.1 art.

				Art 3.1 D 198/2000	

Lobo Mtnz, J.	PM 85/05.	17-02-2006	60 eur. 	198/2000 D., 18.3.3 art.

				Art 18.3.3 D 198/2000	

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 13a.

Instrukzio-egilea,

NURIA NAVARRO HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala