Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2006ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1828

IRAGARKIA, Sociedad Financiera y Minera, SAk (Cementos Rezola) eskatuta ohiko prozedurari jarraituz desjabetze-izapidearen barnean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena, harrobia ustiatu ahal izateko jarraian aipatzen diren lurrak desjabetzeko espedienteari hasiera emate aldera. Aipatutako merkataritza-sozietate hori da ustiapen horren emakidaren titularra, Baliabideak Ustiatzeko "Goriko" izeneko C) Ataleko 12.676. zenbakiko Zuzeneko Emakida ematen dion Industria Ministerioaren Probintzia Ordezkaritzaren 1979ko abenduaren 12ko Ebazpenaren arabera.

I.– Sociedad Financiera y Minera, SA (Cementos Rezola) merkataritza-sozietateak, baliabideak ustiatzeko "Goriko" izeneko C) Atalaren emakidaren titularra den aldetik, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari eskatu dio ohiko prozedurari jarraituz desjabetze-espedienteari hasiera eman diezaion, Bilboko udalerrian kokatua dagoen "Goriko" izeneko meatze-ustiategiko lan, instalazio eta zerbitzuen eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatzeko.

II.– Bere Arautegiaren 131.3. artikuluari loturik Meatzeei buruzko Legearen 105.3. artikuluak ezarritakoaren arabera, gaur egun "Goriko" ustiategiari dagokion Harrobiaren (Arrigorriagan eta Bilbon kokaturikoa) Ustiapen Proiektua eta urteko Lan Planak onartzeak lurrak okupatu beharra deklaratzea dakar. Alabaina, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, desjabetu beharrekotzat joko diren ondasun edo eskubideen zerrenda zehatza eta indibidualizatua egin beharko du onuradunak. Hain zuzen ere, zerrenda hori idazki batean jaso da, eta Energia eta Meategien Zuzendaritza honetan erregistratu da, 2006ko urtarrilaren 12an.

III.– 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko indarreko Legearen 17. artikuluaren arabera, ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri da, hamabost eguneko epearen barruan interesdunek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, ondasunen okupazioaren edo erabilgarritasunaren bidezkotasunari eta ondasunen egoera materialari edo legezkoari dagokienez, baita egokitzat joko duten beste edozein gairi dagokionez ere.

Eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda:

a) Lur-zatiaren ezaugarriak:

– Poligonoa: Bilboko Katastroko 2.a

– 45. lur-zatia.

– 1.900 m2-ko azalera.

– Finka: BI-BI-3.

– Mota: alfer-lurra.

– Katastro Titularra: José Landeta Moja jauna.

– Egungo titularra: María Teresa Landeta Iturrizar andrea.

– Helbidea: Elkano kalea, 3. zk.– 7.a 48970 Basauri- Bizkaia.

– Mugak:

Iparraldean, Hegoaldean eta Ekialdean: Cementos Rezola; egun, Sociedad Financiera y Minera, S.A. da.

Mendebaldean: Félix Uriondo Abrisqueta jauna.

b) Lur-zatiaren ezaugarriak:

– Poligonoa: Bilboko Katastroko 2.a.

– 46. lur-zatia.

– 3.350 m2-ko azalera.

– Finka: BI-BI-2.

– Mota: alfer-lurra.

– Katastro Titularra: Manuel Bilbao Echebarria jauna.

– Egungo titularra: Félix Uriondo Abrisqueta jauna.

– Helbidea: Severo Ochoa kalea, 33. zk. – 4. eskuina. 48480 Arrigorriaga-Bizkaia.

– Mugak:

Iparraldean eta Hegoaldean: Cementos Rezola; egun, Sociedad Financiera y Minera, S.A. da.

Ekialdean: María Teresa Landeta Iturrizar andrea.

Mendebaldean: María de los Angeles Landeta Iturrizar andrea.

c) Lur-zatiaren ezaugarriak:

– Poligonoa: Bilboko Katastroko 2.a.

– 47. lur-zatia.

– 3.886 m2-ko azalera.

– Finka: BI-BI-1.

– Mota: alfer-lurra.

– Katastro Titularra: José Landeta Moja jauna.

– Egungo titularra: María Ángeles Landeta Iturrizar andrea.

– Helbidea: Landa Doktoren Etorb. 2. zk.-2. B 48970 Basauri-Bizkaia.

– Mugak:

Iparraldean, Hegoaldean eta Ekialdean: Cementos Rezola; egun, Sociedad Financiera y Minera, S.A. da.

Ekialdean: Félix Uriondo Abrisqueta jauna.

Beraz, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legea garatzen duen Arautegiko 17.2. artikuluaren arabera, bidezkoa da okupatu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea; hain zuzen ere, zerrenda hori "Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian", Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Bizkaian gehien saltzen diren egunkarietako batean argitaratu beharko da. Orobat, desjabetu beharreko lurrak Bilbon daudenez, Bilboko Udalari ere zerrendaren kopia bat igorriko zaio, udaletxeko iragarki-taulan ikusgai jarri dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 6a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZÁMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala