Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2006ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1827

IRAGARKIA, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruak 2006ko urtarrilaren 30ean xedatutako zehapen-espedientekoa ordaintzearen gaineko informazioa eta jakinarazpena Gestiones Inmobiliarias Altube SLri helarazteko dena.

Bilboko Errekalde zumarkaleko 43an, Gestiones Inmobiliarias Altube, SLri aipatu espedientekoa ordaintzearen gaineko informazioa eta jakinarazpena helarazten ahaleginik egin bada ere, ezin izan da egin jakinarazpena; beraz idazki honetan argitara ematen da edukia hitzez hitz jasoaz:

Ordainketaren gaineko informazioa eta jakinarazpena:

Espedientea: 48A001-07-2005.

Titularra: Gestiones Inmobiliarias Altube, S.L.

Aipatutako pertsonaren aurka 48A001-07-2005 zenbakiko espedientea izapidetu, eta horri lotuta emandako Ebazpenaren bidez, honako zehapen hau ezartzen da: mila (1.000) euro, 6/2003 Legean arau-haustea egitearren; eta honako hau jakinarazten dut:

Lehenengoa.– ezarritako zehapena berehalaxe bete behar da, eta, beraz, isunari dagokion diru-kopuru hori Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusiak BBVA banketxean duen kontu honetan ordaindu behar da: 0182-5685-07-0000226271; ordainketa egiterakoan jarri behar den kontzeptua espedientearen zenbakia bera izango da. Diru-bilketarako erregelamenduan ezarritako borondatezko epearen barruan egin behar da ordainketa, honako era honetara:

a) Hilaren 1etik 15a artean egindako jakinarazpenak direnean: jakinarazpena egin den egunetik hurrengo hileko 5a arte (egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte).

b) Hilaren 16tik aurrera, hileko azken egunera arte egindako jakinarazpenak direnean: jakinarazpena egin den egunetik hurrengo hileko 20a arte (egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte).

Bigarrena.– Ohartarazpen hau ere egiten da: goian aipatutako epeetan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez betearaziko da zehapena, berehalaxe eta bestelako izapiderik egin gabe.

Bilbao, 2006ko urtarrilaren 30a.

Bulegoko burua,

ALFONSO ARRIOLA LACRUZ.

Hori guztia, jakitera ematearren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan jasotako ondorioetarako (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, hots, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Bilbao, 2006ko martxoaren 1a.

Bulegoko burua,

ALFONSO ARRIOLA LACRUZ.


Azterketa dokumentala