Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2006ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1826

IRAGARKIA, José Joaquín Guerediaga Garamendi jaunari ondoko bi likidazioak jakinarazteko dena: Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Arabako Bulegoko buruaren 2005eko apirilaren 4ko tasa-likidazio bi, hain justu ere meategiei loturiko zerbitzuak ematearen ondoriozkoak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriaz.

1.– Aipatu likidazioak ohiko bidetik jakinarazteko ahalegin egin bada ere, ezin izan da egin, beraz iragarki hau argitaratzen da.

Espedientea	Izena	Helbidea	Kontzeptua	Zenbatekoa

Expediente	Nombre	Domicilio	Concepto	 Importe

MC-P-2002-11	José Joaquín Guerediaga Garamendi	 Goenkale, 7 – 4.º C	Lan-planak onartzea	15,33 euro

		48200 Durango	Aprobación planes de labores

MC-A-2003-13	José Joaquín Guerediaga Garamendi	 Goenkale, 7 – 4.º C	Ziurtagiria	6,15 euro

		48200 Durango	Certificado

2.– Likidazioen jakinarazpenen daten arabera, ordainketak ondoko epeetan egin beharko dira:

a) Hilabetearen 1etik 15era arteko egunen baten argitaratzen bada jakinarazpen hau, hurrengo hilabetearen 5era arte edo hurrengo egun baliodunera arte egin daiteke borondatezko ordainketa.

b) Hilabetearen 16tik azkenera arteko egunen baten argitaratzen bada jakinarazpen hau, hurrengo hilabetearen 20ra arte edo hurrengo egun baliodunera arte egin daiteke borondatezko ordainketa.

Eta honako ohartarazpena egin behar da: aipatu borondatezko epeetan egiten ez badira ordainketak, zor direnak eskuratzeko, behartze-bidetik kobratzeko prozedura hasiko da, eta horretan % 20ko errekargua izango da.

3.– Likidazioetako zenbatekoak honako era hauetarikoren baten ordain daitezke:

a) Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoan (Gasteizko Samaniego kalea, 2) sartuaz zenbatekoa.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiak Vital Kutxan duen 2097 0178 14 0010904334 kontu korrontera sartuaz edo transferituaz zenbatekoa. Espedientearen zenbakia adierazi beharko da.

c) 13/1998 Legeren 21. artikuluan ezarritako bideetarikoren batez.

4.– Oraingo honetan jakinarazten diren likidazioen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko buruari, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako 15 eguneko epearen barruan; edo, bestela, Auzitegi Ekonomiko Administratiboan erreklamazioa aurkez daiteke.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urriaren 17a.

Lurralde Bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRÓN.


Azterketa dokumentala