Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2006ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
1824

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako zigor-espediente hauetan Ertzaintzaren zuzendariak emandako Ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoaz ohartarazten zaie:

1.– Ebazpen horrek ez du agortu administrazio-bidea eta beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango diozu Segurtasun Sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita. Halaber, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabinetean (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea, 18) dagoen espedientea ikusteko aukera duzu.

2.– Isuna ordaintzeko epea:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino luzeagoa bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten.

(212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzkoa-44.3, 44.1 eta 44.4. artikuluak).

3.– Honen ondorengo zerrendako edozein banku kontutan ordaindu ahal da isuna. Interesatuaren izen-abizenak eta espedientearen zenbakia azalduko dira, eta ordainketa Herrizaingo Sailari dagokiola adieraziko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Delegatuak.

Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK.

Kontu zk.: 2095-0631-50-9106590840.

Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa-KUTXA.

Kontu zk.: 2101-0381-00-0011557709.

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa-VITAL Kutxa.

Kontu zk.: 2097-0178-15-0018315087.

4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, behartze-bidez ordainaraziko da interesatuaren ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

5.– Halaber, 25.1 artikuluaren aurkako arau-hausteengatiko zigorrei dagokienez, Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2. artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko BOE, 173. zk.) xedatutakoa dela bide, jakinarazten dizut ezen ezarri dizuten zigorra, ebazpena administrazio-bidean irmo denean, eten ahal izango dela, baimendutako zentro edo zerbitzu barean ezohitze tratamendua hasi edo hasteko asmoa baldin baduzu eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen badituzu. Horretarako zure asmoa adierazi beharko diozu Administrazio honi, hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazten zaizun egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Izen-abizenak	Esp. zk.	Lege-haustearen 	Ebazpen 	 Zigorra	Hautsitako

		eguna	eguna		araua

Apellidos y nombre	N.º exp.	Fecha infrac.	Fecha resol.	Sanción	Art. infring.

García Borja, Isidro	405X0501154-3	15-12-2004	 31-01-2006	301 euro/Ret.	25.1	

Martínez Camblor, José Manuel	405X0501301-7	 27-02-2005	31-01-2006	301 euro/Ret.	25.1	

Ruiz Bilbao, Josu	405X0501812-4	23-06-2005	 31-01-2006	301 euro/Ret.	25.1	

Escalante Carrasco, Juan José	405X0501781-4	 12-06-2005	31-01-2006	600 euro/Ret.	23.a	

González Gómez, Agustín	405X0401208-4	21-12-2003	 31-01-2006	301 euro/Ret.	23.a	

Rodríguez Gracia, David	405X0501519-5	17-09-2005	 31-01-2006	Retirada	25.1	

Echeverria Jiménez, Miguel	405X0501356-5	15-03-2005	 10-01-2006	301 euro/Ret.	23.a	

Mazyane, Azzeddine	405X0301797-7	12-04-2003	 31-01-2006	301 euro/Ret.	25.1	

González de Zárate Parra, Pablo José	405X0501282-7	 21-02-2005	31-01-2006	301 euro	23.c	

Eguia López de Arregui, Oscar	405X0501229-5	 22-01-2005	31-01-2006	301 euro/Ret.	25.1	

Jiménez Jiménez, Angel	405X0501322-8	23-12-2004	 31-01-2006	600 euro/Ret.	23.a	

Barrilero Flores, Florencio	405X0400944-9	 02-12-2003	17-01-2006	Archivo	23.a	

Ret.: Atzemandako sustantzia edota arma kentzea / Retirada del arma o sustancia incautada.

Erandio, 2006ko otsailaren 28a.

Ertzaintzaren zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala