Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2006ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1816

LEHIAKETA. Iragarkia, "Mungiako (Bizkaia) Laukariz LHI ikastetxea eta kirol-pista handitzea" xedetzat duen obra-kontratu administratiboa esleitzeko dena (KBN C01/006/2006 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/006/2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Mungiako (Bizkaia) Laukariz LHI ikastetxea eta kirol-pista handitzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Mungiako Laukariz LHI (Bizkaia).

d) Gauzatzeko epea: zuinketa-akta izenpetzen den egunaren biharamunean hasi eta 16 hilabetekoa izango da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: bi milioi zortziehun eta berrogeita hamaika mila berrehun eta hamar euro eta hogeita bost zentimo (2.851.210,25).

5.– Behin-behineko fidantza: berrogeita hamazazpi mila eta hogeita lau euro eta hogeita bat zentimo (57.024,21).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Bizkaian duen Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Kale Nagusia 85.

c) Herria eta posta-kodea: Bilbao 48011.

d) Telefonoa: 94 403 10 00.

e) Faxa: 94 403 11 63.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko maiatzaren 4a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: (taldea, azpitaldeak eta kategoria).

Taldea: C)	Azpitaldea: 2	Kategoria: e)

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena, eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Ekonomia- eta finantza-kaudimena: Espainiakoak ez diren Europar Batasuneko gainerako estatukideetako enpresariek ekonomia- eta finantza-kaudimena badutela egiaztatu beharko dute, azken hiru urteetan enpresak egindako negozioen guztizkoen eta egindako obren gaineko deklarazioaren bidez, urteko gutxienekoa bi milioi eta bederatziehun mila euro (2.900.000,00 euro) delarik.

– Gaitasun teknikoa: Espainiakoak ez diren Europar Batasuneko gainerako estatukideetako enpresariek gaitasun teknikoa badutela egiaztatu beharko dute. Horretarako, ezaugarriei nahiz aurrekontuari dagokienez, azken hiru urteetan egindako kontratu honen xede den obraren antzeko obrak jasoko dituen zerrenda aurkeztu beharko dute. Honako hauek adierazi beharko dira bertan: zenbatekoa, datak eta onuradun publikoak edo pribatuak. Hori guztia berariazko klausula administratiboen pleguaren II. eranskinean adierazten den dokumentazioa betez egingo da.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko maiatzaren 5a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabetez, proposamenak irekitzen direnetik hara.

e) Aldaerak onartzea: ez da aldaerarik edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2006ko maiatzaren 15a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratación.info.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 16a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala