Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2006ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1815

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 368/03 kanbio-judizioaren ondoriozkoa.

Aipatutako autoen gainean ebazpen hau eman da:

AUTOA

Epailea: María José González Ovejero.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Data: bi mila eta hiruko azaroaren hamarra.

AURREKARIAK

Bakarra.– Beltrán prokuradoreak, Industrias Doy Manuel Morate SL sozietatearen izenean eta ordez, kanbio-judizio baterako demanda aurkeztu du, Ferralia Casting Group SL sozietatearen aurka –helbidea: Elorrio (Bizkaia)-, pagare batzuk betearazteko, hain justu ere, honako hau erreklamatzeko: 13.518,01 euro, tronkoarenak, eta 4.055,40 euro, berandutze-interesenak, gastuenak eta kostuenak.

Demandan zordunaren zenbait ondasun, bere jabetzakotzat hartutakoak, bahitutzat deklaratzeko eskatzen da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Aurreko demanda aztertu da, eta kontuan hartuta aurkeztutako xehetasunak eta agiriak, uste da alderdi demandatzaileak prozesuko postulazio-, ordezkaritza- eta gaitasun-baldintzak betetzen dituela, beharrezkoak baitira judiziora agertzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 6., 7., 23. eta 31. artikuluetan (PZLb).

Bigarrena.– Ikusi dira demandan adierazitako uziak. Epaitegi honek badu jurisdikziorik eta eskumen objektiborik uzi horietaz arduratzeko, aipatu prozesu-legearen 36., 45. eta 820. artikuluekin bat etorriz; lurraldeari dagokionez ere eskumena du, aipatutako azken artikulua aplikatuta.

Hirugarrena.– Aurkeztutako tituluak betetzen ditu uztailaren 16ko 19/1985 Legeak, Kanbio-agiriei eta Txekeei buruzkoak, ordainketa ezagatiko akzioez baliatzeko eskatzen dituen betekizunak. Beraz, bidezko da Prozedura Zibilari buruzko Lege berriaren 821. artikuluan aurreikusitako neurriak erabakitzea.

Laugarrena.– PZLko 821. artikuluak epaitegiak ezartzen du epaitegiak demanda izapidetzeko onartzen badu, hartu behar dituen neurrien artean zordunaren ondasunen berehalako aurreneurrizko enbargoa, zordunak ordainketa-errekerimenduari kasurik egiten ez badio. Beraz, auzi-jartzaileak demandatuaren jabetzakotzat hartutako zenbait ondasun zehaztuta, eta haien enbarkoa eskatuta, bidezkoa da ondasun horiek ebazpen honetan bertan enbargatutzat hartzea, aurreneurrizko izaerarekin.

XEDAPENAK

1.– Industrias Doy Manuel Morate SL sozietatearen izenean eta ordez, Virginia Tejada prokuradoreak eskatuta, Ferralia Casting Group SLren aurka kanbio-judizio bati hasiera ematea erabaki da, ebazpen honen aurrekarietan adierazitako titulua betearazteko. PZLb-ko 821. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da judizioa.

2.– Prozedura Zibileko Lege berriaren 821.2 artikuluan agindutakoa betetzeko, honako neurri hauek hartu dira:

1) Hamar eguneko epean honako hauek ordain ditzala errekeritzea zordunari: 13.518,01 euro, tronkoarenak, eta 4.055,40 euro, berandutze-interesetarako, gastuetarako eta kostuetarako; hala ere, azken zenbateko hori likidatu egin daiteke gerora.

Errekerimendua egiterakoan honako hau ohartaraz bekio zordunari: baldin eta hamar eguneko epean zor duena ordaintzen ez badu edo judizioaren aurka egiten ez badu —gero esango da nola—, betearazpena abiaraziko da bere ondasunen aurka, erreklamatutako zenbatekoak hartzekodunari ordaintzeko.

2) Adierazitako zenbatekoak estaltzeko bestekoak badira, hurrengo ondasunak, Ferralia Casting Group SLren jabetzakotzat hartutakoak, aurreneurrizko enbargatutzat hartzea: sozietate exekutatuak BBVAn, Banco Guipuzcoanon, Argentarian eta Banco de Bilbaon dauzkan kontuak; baita ogasunetik jaso litzakeen itzulketak ere.

Alderdi betearaziaren gainerako ondasunak eta eskubideak aurreneurriz enbarga bitez, erreklamatutako erantzukizunak estali arte.

Eskatutakoarekin bat etorriz, ofizioa egin BBK, Banco Guipuzcoano, Bizkaiko Foru Aldundi eta Ogasun eta Finantza Sailari Ferralia Casting Group SLk —alderdi betearaziak— entitate horietan bere izenean dituen kontuetako saldoa atxiki dezaten, erreklamatutako erantzukizunak estaltzeko adina. Diru-zenbatekoa epaitegi honen Kontsignazio eta Gordailuen Kontuan sartu beharko da.

Erabakia eraginkorra izan dadin, bidal bedi exhortoa Elorrioko Bake Epaitegira.

Auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu. Hala ere, alderdi demandatuak aurka egiteko demanda aurkez diezaioke kanbio-judizioari, ordainketa-errekerimendua egiten denetik aurrera, hamar eguneko epean. Horretarako arrazoiak Kanbio-agiriei eta Txekeei buruzko Legeko 67. artikuluan aurreikusitakoak izango dira. Aurkapena aurkezteak ez dakar berarekin prebentziozko enbargoa indarrik gabe uztea (824. artikulua).

Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.	Idazkariaren sinadura.

Ferralia Casting Group SLri jakinarazteko eta epatzeko balio dezan ematen da ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta seiko martxoaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala