Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2006ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
1813

71/2006 DEKRETUA, martxoaren 28koa, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak nahitaezko desjabetzea egiteko, "Mungiako saneamendu-sarea handitzeko proiektua, 3. fasea" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko zuzendaritza-batzordeak 2005eko maiatzaren 3an egindako bilkuraren bidez, jendaurrean jarri ziren "Mungiako saneamendu-sarea handitzeko proiektua, 3. fasea" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, nahitaezko desjabetzea egiteko. Ondoren, Ur Partzuergoko zuzendaritza-batzordeak 2005eko azaroaren 29an egindako bilkuran erabaki zuen, Eusko Jaurlaritzari eskatzea, nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, administrazio espedientean adierazten denez, alegazio-idazki batzuk aurkeztu eta ebatzi ziren.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Mungiako saneamendu-sareak hiriguneko isuri gehienak batzen ditu. Hala ere, gune horretatik ibaian gora tratatu gabeko edo tratamendu eskaseko ur-hondakin asko isurtzen da, hain zuzen ere, Butroe ibaira eta haren adarretara.

Adierazitako guztia kontuan hartuta, halabeharrezkotzat eta premiazkotzat jo da, desjabetze-espedienteak eragindako lursailak lehenbailehen betetzea.

Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko jarduera isolatuak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko martxoaren 28an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Mungiako saneamendu-sarea handitzeko proiektua, 3. fasea burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Bilbao Bizkaiko Ur Partzuergoak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzea egiteko. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko martxoaren 28an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta Lurralde

Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala