Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2006ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
1812

70/2006 DEKRETUA, martxoaren 28koa, Amurrioko Udalak nahitaezko desjabetzea egiteko, Zankueta errekaren gainean zubi bat egiteko proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.

Amurrioko Udalaren Tokiko Gobernu-Batzarrak 2005eko martxoaren 31n egindako bilkuraren bidez, jendaurrean jarri ziren "Zankueta errekaren gainean zubi bat egiteko proiektua" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, nahitaezko desjabetzea egiteko. Halaber, 2005eko martxoaren 31ko bilkura horretan erabaki zen, Eusko Jaurlaritzari eskatzea, nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, administrazio espedientean adierazten denez, alegazio-idazki batzuk aurkeztu eta ebatzi ziren.

Zerbitzu Teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Abiaga Auzoa Amurriorekin lotzeko premia dago; horrela, hiriarteko lotura izango den beste sarbide bat egongo da auzo horretarako. Hori guztia zubi bat eraikitzearen bidez lortuko da, betiere, mugikortasun-, irisgarritasun- eta garapen iraunkorrerako irizpideak errespetatuz.

Adierazitako guztia kontuan hartuta, halabeharrezkotzat eta premiazkotzat jo da, desjabetze-espedienteak eragindako lursailak lehenbailehen betetzea.

Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko jarduera isolatuak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko martxoaren 28an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26.an xedatutakoari jarraituz, Zankueta errekaren gainean zubi bat egiteko proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Amurrioko Udalak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzea egiteko. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko martxoaren 28an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta Lurralde

Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala