Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2006ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1810

AGINDUA, 2006ko martxoaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, deialdia egiten zaie Lanbide Heziketako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkeztuz sail honekin lan egin nahi duten erakunde publiko eta pribatuei.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lana da, batetik, unibertsitatez kanpoko irakasleen prestakuntza antolatzea, eta, bestetik, begiratzea irakasleek prestatzeko duten eskubidea eta betebeharra baldintza eta kalitate egokietan gauzatzen dela, irakasleek dituzten beharren arabera.

222/2001 Dekretuak, urriaren 16koak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezarri du. Horren 18. artikuluan, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari hurrengo egitekoa ematen zaio, besteak beste: Lanbide-heziketako irakasleen etengabeko prestakuntza-planaren diseinua, aplikazioa eta jarraipena egitea, kontuan hartuta hala lanbide-heziketaren eguneratzea nola espezializazioa.

Horregatik, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren barruan, Lanbide Heziketako irakasleak prestatzeko plan berria egin behar du, unibertsitatekoak ez diren beste irakaskuntzen Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Planaz bestelakoa. Plan berri horretan, alde batetik, prestakuntza-proposamenak egin dira irakasle egokiak bermatzeko, Lanbide Heziketak ondo funtziona dezan. Bestetik, bideak ireki dira prestakuntza errazteko, irakasleek irakaskuntzan sumatzen eta egiten dituzten eskaeren arabera.

Plana erabat definitzeko eta, batez ere, plana martxan jartzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, bere zerbitzuez gain, zenbait erakunderen laguntza eta parte hartzea behar ditu. Erakunde horiek prestakuntzaren arloan aritzeko gaitasun handia dutela aski frogatuta eduki behar dute; horrek, hain zuzen, bermatuko du planak bere helburuak beteko dituela.

Agindu honen bitartez, planean parte hartzeko interesa duten erakunde guztiei dei egiten zaie proiektuak aurkez ditzaten, 2006-2007 ikasturteko Lanbide Heziketako irakasleak prestatzeko planaren lehentasunen eta proposamenen berri izanik eta hortik abiatuta. Proiektuak aurkezteko moduak eta epeak jarri dira, bai eta haien artean aukera egiteko prozesua ere, aukeraketarako irizpideen eta arduradunen berri ematea ahaztu gabe.

Hori dela eta, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren proposamenez, honako hau

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
DEIALDIAREN HELBURUA

1. artikulua.– 1.– Legez eratuta dauden erakunde publikoei eta erakunde pribatuei dei egitea, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketako irakasleak prestatzeko lanetan ari badira edo horretarako prest badaude, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan aritzeko proiektuak aurkez ditzaten, Lanbide Heziketako irakasleen etengabeko prestakuntza plana garatzeko, eta, bereziki, 2006-2007 ikasturterako aurreikusita dauden lehentasunezko jarduera eremuak garatzeko.

2.– Helburu hori lortzeko 196.360 euroko zenbatekoa ezarriko da. Kopuru hori, dena den, aldatu egin daiteke, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzetik atera daitezkeen aurrekontu-baliabide ez agortuen arabera; betiere, laguntzei buruzko behin betiko ebazpena eman baino lehen. Halako aldaketarik gertatuz gero, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen Ebazpenaren bitartez jakinaraziko da.

3.– Deialdi hau, lehiaketa sistemaren bidez ebatziko da.

Deialdi honetara aurkezten diren proiektuek ezin izango dute Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Planak emandako diru-laguntzarik jaso.

2. artikulua.– 1.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

2.– Ezingo dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak.

3. artikulua.– I. eranskinean (Katalogoa) daude zehaztuta jarduteko zein arlotarako eskaintzen dituen Sailak datorren ikasturtean irakasleak prestatzeko lankidetza-proiektuak. Honako hauek izango dira prestakuntza-jardueren hartzaileak: Lanbide Heziketako heziketa-zikloetako irakasleak, Hezkuntza Ikuskaritzako langileak, Kualifikazioen Euskal Institutuari eta Lanbide Heziketaren Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziari atxikitako langileak, eta Teknikari, Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroari, atxikitakoak, eta batzuetan, DBH eta Batxilergoko zenbait ikasgairen irakasleak.

II. KAPITULUA
ESKABIDEAK ETA EPEA

4. artikulua.– Erakundeen legezko ordezkariek deialdi honetarako eskabideak aurkeztuko dituzte, ale bitan aurkeztu ere (jatorrizkoa eta kopia, edo jatorrizkoa eta datu horiek berberak Sailak eskuratutako aplikazio informatikoan jasota), II. eta III. eranskinen arabera. Eskabideak aurkezteko lekua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza izango da, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetako edozein.

5. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea hilabete izango da, Agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

6. artikulua.– 1.– Eskabidearekin batera, III. eranskinean ageri diren datuak aurkeztu beharko dira, ale bitan, laguntzagai den jarduera bakoitzeko; besteak beste, programa zehaztua, eta ikastaro bakoitzean garatuko diren edukiak eta denboralizazioa, Sailaren dokumentu informatikoan aipatzen diren helburu eta metodologia oinarritzat hartuta. Honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

– IFKren fotokopia.

– Zerga-obligazioak beteta eta gizarte-segurantzari egin beharreko ordainketak eginda daudela egiaztatzeko agiriak.

– Eskegilea erakunde eskatzailearen legezko ordezkaria dela frogatzeko notario-akta edo bestelako agiriak.

– Zinpeko aitorpena, sexu-bereizkeria dela eta administrazio-zehapenik edo zigor penalik jaso ez duela.

2.– Laguntza-eskabideak guztiz beteta bidaltzen ez badira, edota aurreko atalean aipatutako agiriak eskabidearekin batera aurkezten ez badira, eskatzaileari 10 eguneko epea emango zaio akatsa konpondu edo beharrezko agiriak aurkezteko. Era berean jakinaraziko zaio, hala egin ezean, bere eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, eta Administrazioak eskabide horri buruzko berariazko ebazpena eman eta jakinarazi beharko du, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1 eta 42.1 artikuluetan aurreikusitakoari jarraiki.

7. artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza arduratuko da Agindu honetan arautzen diren laguntzen kudeaketaz.

III. KAPITULUA
HAUTAKETA ETA EBAZTEKO PROZEDURA

8. artikulua.– 1.– Batzorde batek aztertuko ditu proposamenak; Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaria edo horrek izendatutako ordezkoa izango da batzordeburua. Batzordeko kide izango dira Lanbide Heziketako ikuskari-koordinatzailea, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako lurralde unitateen arduradunak, Lanbide Heziketako zuzendariak izendatutako funtzionario bat, eta Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariak izendatutako funtzionario bat, idazkari arituko duena.

2.– Batzordeak beharrezkotzat jotzen dituen txosten teknikoak eska ditzake proiektuak behar bezala baloratzeko. Aldaketak ere proposa ditzake, aurkeztutako proiektuek euren helburuak beteko dituztela hobeto bermatze aldera.

9. artikulua.– I. eranskinean adierazitako eremuetako lankidetza-proiektuak hautatzeko irizpideak eta baremazioa IV. eranskinean daude, eta horiei jarraitu behar zaie.

Diru-laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da. Ondorioz, hautaketa- eta balorazio-irizpideak erabilita, eskabideak ebaluatzeari ekingo zaio, eta IV. eranskineko baremoaren arabera 50 puntu edo gehiago ateratzen dituzten jarduerak baino ez dira izango laguntza jasotzeko gai.

Diruz lagundutako proiektuak aukeratzeko, berriz, hautaketa- eta balorazio-aldian ateratako puntuazioaren araberako lehentasun-hurrenkerari begiratuko zaio; hortaz, eskatutako kopuruak esleituko dira, puntuazio handiena atera duenetik hasi eta, hala bada, aurrekontu-dotazioa amaitu arte.

10. artikulua.– 1.– Batzordeak dagokion proposamena helaraziko dio Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari, zeinak deialdia ebatziko baitu. Ebazpena EHAAn argitaratuko da.

2.– Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak eskariak aurkezteko epea amaitzen denetik hasi eta sei hilabetetan ez badu ebazpena eman, ebatzi ez diren eskariak ukatutzat joko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluan ezarritakoa betetzearren.

3.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gorako errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

11. artikulua.– Ondokoak izango dira onuradunaren betebeharrak:

1.– Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, deialdiaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hamabost eguneko epean, erakunde onuradunek ez badiote diru-laguntzari uko egiten, espresuki eta idatziz egin ere, onartu egin dutela ulertuko da.

2.– Diru-laguntza eman duten xede zehatzerako erabiltzea.

3.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, euren zereginetan dihardutela, eska dezaketen informazio guztia ematea, deialdi honen ondorioz jasotako diru-laguntzei buruz.

4.– Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako diru-laguntza, laguntza, diru edo baliabiderik eskuratuz gero, horren berri ematea Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari.

5.– Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako edozein inguruabar objektibo zein subjektibo aldatuz gero, horren berri ematea Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari.

IV. KAPITULUA
ERAKUNDE ONURADUNEN EKARPENAK ETA KONPROMISOAK

12. artikulua.– 1.– Sailak zehaztuko du Jarduerak burutzeko egutegia eta ordutegia, deialdiaren I. eranskinean zehaztutakoarekin bat etorriz.

2.– Erakundeek, programaren ondoriozko jarduerak bukatu eta hamabost eguneko epean, parte hartu duten irakasleen zerrenda bidaliko dute, ondokoak zehaztuz: bakoitzaren nortasun-agiria, lantokia eta guztira zenbat ordutan parte hartu duen. Azken akta bat erabiliko dute horretarako, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak jarduera hasterakoan emandako ereduaren araberakoa.

3.– Jarduera bakoitza bukatu eta hilabeteren buruan, erakundeak Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari bidaliko dizkio ondoko agiri hauek:

a) Ekintzari buruzko memoria, arestian aipaturiko Zuzendaritzak kasuan kasurako emango dituen jarraibideen arabera.

b) Ikastaroan erabilitako ikasmaterialen kopia: apunteak edo inprimaturiko materiala, softwarea, eta abar.

4.– Erakunde esleipendunak azken ekintza burutu eta hiru hilabeteko epean, erakundearen organo egokiak txostena bidaliko du, jarduera-programa osoaren ekonomia-kitapenari buruzkoa, eta bertan zehaztuko ditu gastuak, sarrerak eta horien jatorria. Erakunde onuradunak, halaber, Administrazioaren esku jarriko ditu jatorrizko frogagiriak, fakturak eta gainerako agiri baliokide edo ordezkoak, emandako diru-laguntzaren kargura egindako gastuak egiaztatzen dutenak.

13. artikulua.– A) Erakundeen Ekarpenak:

1.– Behar diren irakasle eta langile egokiak, aipatutako prestakuntza-ekintzak ondo burutzeko.

2.– Prestakuntza-ekintzen kontrola, administrazioa eta jarraipena egiteko eta ziurtatzeko behar diren langile egokiak.

3.– Ekintzak egokiro garatzeko behar diren ekipo, baliabide eta ikasmaterial aproposak eskuratzea.

4.– Ekintzak egiteko lokalak uztea.

5.– Ekintza-programaren bideragarritasuna beti ziurtatuta edukitzeko behar diren diru-baliabideak eskueran izatea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru-laguntzen bidez lor daitezkeen baliabideez gain.

B) Erakundeen Konpromisoak:

1.– Parte hartzen duten irakasleen bertaratzea eta errendimendua kontrolatzea.

2.– Ekintza bakoitzaren ebaluazioa.

3.– Jarraipena egiteko pertsona bat izendatzea, prestakuntza-jarduerak garatu eta gauzatzeko beharrezkoa den guztiaz etengabe arduratuko dena.

4.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan aritzea ikastaroetara edota prestakuntza-ekintzetara doazen irakasleen ebaluazioan.

5.– Ekintzak burutzeko edo horien ebaluazioa egiteko administrazio-kudeaketarako beharrezko datu guztiak ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari.

14. artikulua.– Parte-hartzearen ziurtagiriak.

Ikastaroetan parte hartu dutenek behar bezalako aprobetxamendua erakutsi badute, ziurtagiri bakarra jasoko dute, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egina, eta Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak eta Erakunde onuradunak sinatuta.

Dagokien deialdian zehaztutako denbora-portzentajea bete ez duten pertsonei ezin izango zaie parte hartzearen ziurtagiria eman.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari, ez beste inori, egokituko zaio zehaztea ziurtagiria zein partaideri eman behar zaion eta zeini ez; hala ere, kontuan hartuko du ikastaroa eman duen erakundeak sinaturiko akta.

15. artikulua.– Onartutako aurrekontu garbiaren % 100 egiten duen diru-laguntza emango die hautatutako proiektuei Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

16. artikulua.– 1.– Deialdiaren xede diren prestakuntza-jardueren izaera kontuan hartuta, diru-laguntzaren ordainketa epetan egingo da. Lehenengo epean, benetan burutu diren prestakuntza-ekintzei dagokien guztizkoaren % 60 ordainduko da. Azkenean burutuko diren prestakuntza-jarduera horiek zehazteko, ondokoak hartuko dira kontuan: alde batetik, prestakuntza-ekintzetarako onartu diren irakasleen zerrendak jasoko dituen behin betiko Ebazpena; bestetik, irakasle-eskatzaileen kopurua nahikoa ez izateagatik, prestakuntza-ekintzaren bat burutzen ez bada, horri dagokion gutxitze-ebazpena, 2006ko abenduaren 31 baino lehen argitaratu beharrekoa, Erakunde bakoitzak azken finean burutuko dituen prestakuntza-jarduerak adieraziko dituena. Lehen epe hori, % 60 egiten duena, bi ebazpen horiek argitaratu ondoren ordainduko da, beraz.

2.– Bigarren ordainketak diruz lagundutako guztizkoaren % 20 egingo du, eta Erakunde onuradunak eman behar dituen prestakuntza-jarduera guztiak bukatutakoan ordainduko da.

3.– Azken epea (% 20) ez da ordainduko harik eta 12.4 artikuluan aipatutako agiriak jaso arte.

4.– Jardueraren batek hasierako matrikulazio-epea bukatutakoan, dauden plazen % 65 estalita ez badu, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariak deuseztatu ahal izango du.

17. artikulua.– Diru-laguntza edo laguntza ekonomiko hauek ematea bateragarria da beste edozein laguntza jasotzearekin, berdin dio iturri publikoetatik edo pribatuetatik datorren, salbuespen batekin: Agindu honen 1. artikuluan adierazitako laguntza. Hala ere, xede bererako eskuratutako diru-laguntza guztien zenbatekoak guztizko kostua gaindituz gero, deialdi hau dela eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoari gehiegizko kopuru hori kenduko zaio.

18. artikulua.– Erakundeak, ebaluaziorako antola ditzaten barne-mekanismoak gorabehera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kasuan kasurako ezartzen dituen ebaluazio-prozeduren menpe egongo dira.

19. artikulua.– Laguntza-baldintzak aldatzea.

Laguntza ematerakoan kontuan hartu ziren baldintzetako edozein aldatuz gero, laguntzaren helburua betetzeari eusten bazaio noski, edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutik diru-laguntzarik edo laguntzarik jasoz gero, laguntza emateko ebazpena ere alda liteke, betiere diru-laguntzaren arauak onuradun izateko ezarri dituen betekizunak zaindurik.

20. artikulua.– Diru-laguntzaren onuradunak diru-laguntza erabiltzen ez badu eskatu eta eman zen berariazko helbururako; diru-laguntza ekarri duen jarduera burutzen ez badu; diru-laguntza zertarako eskatu zuen, horretarako erabili duela justifikatzen ez badu; edo, oro har, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak (1998ko urtarrilaren 19ko EHAAn argitaratua) bere VI. tituluan jasotako betebeharrak, edota Agindu honetan edo emate-ebazpenean ezarritakoak betetzen ez baditu, izendatu eta eman zaion dirua itzuli beharko du, baita aplikagarriak gerta daitezkeen legezko interesak ere. Hori egiteko, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako prozedurari jarraituko zaio, Dekretu horrek, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuen kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen erregimen orokorra arautu, eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, araubidea eta eginbeharrak finkatu ditu. Bidezko izan daitezkeen gainontzeko akzioak ere erabil daitezke. Diru-zenbateko horiek diru publikotzat joko dira lege-ondorio guztietarako.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Prozedura-arloan agindu honetan aurrez ikusten ez denari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena.– EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra Agindu honek.

Hirugarrena.– Administrazio bidea agortzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epearen barruan, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hileko epearen barruan, agindu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 21a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

I. ERANSKINA
(KATALOGOA)

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, 2006-2007 aldirako Lanbide Heziketako Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Planaren barruan, eranskin honetan azaltzen diren jarduerak proposatu ditu, prestakuntza-erakundeek eman ditzaten. Jarduera bakoitzaren egitaraua eta baldintzak agiri batean daude jasota, euskarri informatikoan. Agiri hori Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzan edo Hezkuntzako lurralde ordezkaritzetan (Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako lurralde-arduradunei) eska daiteke.

Agindu honek prestakuntza-jarduerak ditu xede; hain zuzen ere, irakaskuntza-gaitasunak arlo zehatzetan hobetzeko (areagotu, gaurkotu edo sakondu) asmoz egiten direnak. Helburua da irakasleei eskaintzea euren ezaguera eta gaitasunen areagotzea edo gaurkotzea, arlo edo gai baten atal edo ikuspegiren bat kontuan hartuta, edota irakaskuntzarekin zerikusia duten lanak. Ikastaro horiek erreferentzia argia egin behar diote bertan lantzen diren ezagueren helburu didaktikoari.

Izaera bateratuari eutsiz eman daitezke, edo, bestela, moduluetan banatuta. Modulu bakoitzak, dena den, inoiz ez du 20 ordu baino gutxiago iraungo.

2006-2007 ikasturtean zehar Erakundeekin elkarlanean lehentasunez antolatu nahi diren ikastaroak hurrengoak izango dira:

Gaurkotze/Sakontze Teknologikoa, hurrengo lanbide arloetan eta sailetan:

Arloa: Administrazioa eta Merkataritza eta Marketina.

Ikastaroaren izenburua	Hizkuntza	Lurraldea	 Ordu-kop.

Kontabilitatea eta Fiskalitatea	Gaztelania	Bizkaia	 30

Gisa-baliabideen kudeaketa. Sarea	Gaztelania	 Bizkaia	30

Enpresa Kudeaketarako aplikazio informatiko integratua	 Gaztelania	Bizkaia	30

IKTBak eta Foru-Ogasunarekiko harremana	Euskara	 Bizkaia	20

IKTBak enpresaren kudeaketan aplikatzea	Euskara	 Gipuzkoa	20

Proiektuen bidezko kudeaketa. Enpresa-proiektua	 Gaztelania	Gipuzkoa	20

Arloa: Elektrizitatea eta Elektronika.

Ikastaroaren izenburua	Hizkuntza	Lurraldea	 Ordu-kop.

OMRON PLCen programazioa	Gaztelania	Bizkaia	40

Siemens S7 automaten programazioa. Oinarrizkoa	 Gaztelania	Bizkaia	40

Siemens S7 automaten programazioa. Aurreratua	Euskara	 Gipuzkoa	40

Siemens S7 automaten programazioa. Aurreratua	 Gaztelania	Bizkaia	40

Industria-komunikazioak. ASI eta PROFIBUS estandarrak	 Gaztelania	Bizkaia	40

Antena Instalazioak muntatu eta mantentzea	Gaztelania	 Bizkaia	40

Telefonia eta Interkomunikazio Instalazioak muntatu eta mantentzea	Euskara	Gipuzkoa	40

Telefonia eta Interkomunikazio Instalazioak muntatu eta mantentzea	Gaztelania	Bizkaia	40

Motorren erregulazioa. Abiaduraren aldatzaileak	 Gaztelania	Bizkaia	40

Energia Berriztagarriak	Gaztelania	Bizkaia	40

Instalazio domotikoak. BUS EIB	Gaztelania	Bizkaia	 40

PICen Programazioa	Gaztelania	Bizkaia	40

Azalera-muntaien osagaiak eta teknologia (SMT/SMD)	 Gaztelania	Bizkaia	20

Telefonia analogikoa eta telefonogune pribatuak	 Euskara	Gipuzkoa	50

Telefonia analogikoa eta telefonogune pribatuak	 Gaztelania	Bizkaia	50

Telefonia digitala eta mugikorra	Euskara	Gipuzkoa	 40

Telefonia digitala eta mugikorra	Gaztelania	Bizkaia	 40

Ordenagailuen sareak. Oinarrizkoa	Gaztelania	 Bizkaia	40

Ordenagailuen sareak. Aurreratua	Gaztelania	Bizkaia	 40

Ordenagailuen sareak. Aurreratua	Euskara	Gipuzkoa	 40

Wireless	Gaztelania	Bizkaia	20

Telekomunikazioen azpiegitura komunak	Gaztelania	 Bizkaia	40

Microsoft Project. Proiektuen kudeaketa	Gaztelania	 Bizkaia	20

Arloa: Fabrikazio Mekanikoa.

Ikastaroaren izenburua	Hizkuntza	Lurraldea	 Ordu-kop.

Errendimendu handiko mekanizazioa eta material berrien mekanizazioa	Gaztelania	Bizkaia	20

CNC FANUC 16/18/21i (Tornua eta fresa)	Gaztelania	 Gipuzkoa	40

Automatismo Hidrauliko eta Elektrohidraulikoak	Euskara	 Gipuzkoa	30

Automatismo pneumatiko eta elektropneumatikoak	 Gaztelania	Gipuzkoa	30

Makina-erremintaren egungo teknologia eta etorkizuneko joerak	Gaztelania	Gipuzkoa	20

5 ardatzeko eta AHM makinetarako CNC programen simulazioa eta egiaztapena	Euskara	Gipuzkoa	20

CNC, tornu eta fresatzeko makinarako. C ardatzaren programazioa. 4. eta 5. ardatzen programazioa. 	Gaztelania	Gipuzkoa	30

Programazio parametrikoa. Aurreratua

Metrologia eta Ekipoen kalibrazioa	Gaztelania	 Gipuzkoa	40

Robotika	Gaztelania	Bizkaia	20

Abiadura handiko mekanizazioa	Gaztelania	Araba	 30

CAD 3D. Multzoak (Solid Edge)	Euskara	Gipuzkoa	 20

Ekipo pneumatikoen, hidraulikoen eta elektrikoen mantentze-lanak	Euskara	Gipuzkoa	25

Arloa: Informatika.

Ikastaroaren izenburua	Hizkuntza	Lurraldea	 Ordu-kop.

Linux	Gaztelania	Bizkaia	40

Linux aurreratua	Gaztelania	Bizkaia	40

Linux aurreratua	Euskara	Gipuzkoa	40

Objektuetara bideratutako analisia eta diseinua: modelatzeko hizkuntza bateratua	Gaztelania	Bizkaia	40

Sareen administrazioa, Windows 2003 Server-ekin 	 Gaztelania	Bizkaia	40

Sareen administrazioa, Windows 2003 Server-ekin	 Euskara	Gipuzkoa	40

Datu-baseak Visual Basic.Net-ekin	Gaztelania	 Bizkaia	40

PC-ak konpondu eta mantentzeko lanak	Gaztelania	 Bizkaia	40

Wifi sareak	Euskara	Gipuzkoa	20

Arloa: Ibilgailu autopropultsatuen mantentze-lanak.

Ikastaroaren izenburua	Hizkuntza	Lurraldea	 Ordu-kop.

Motorraren diagnosia eta autodiagnosia	Euskara	 Bizkaia	30

Eskemen interpretazioa eta multiplexatua	Euskara	 Gipuzkoa	30

Segurtasuna eta Erosotasuna: GPS, Alarmak, Soinua, Telefonia, Xenon-faroak	Gaztelania	Gipuzkoa	30

Kolorimetria	Gaztelania	Gipuzkoa	20

Diesel eta Gasolina Injekzioa	Gaztelania	Araba	 30

Arloa: Produkzio-zerbitzuak eta mantentze-lanak.

Ikastaroaren izenburua	Hizkuntza	Lurraldea	 Ordu-kop.

Instalazio frigorifikoen muntaia eta mantentze-lanak	 Gaztelania	Gipuzkoa	40

Girotze- eta aireztapen-instalazioen muntaia eta mantentze-lanak	Euskara	Gipuzkoa	40

Sistema mekanikoen muntaia eta mantentze-lanak	 Gaztelania	Bizkaia	40

Zeharkako prestakuntza.

Ikastaroaren izenburua	Hizkuntza	Lurraldea	 Ordu-kop.

Emozio-heziketarako sentsibilizazioa eta oinarrizko prestakuntza	Gaztelania	Bizkaia	20

Emozio-heziketarako sentsibilizazioa eta oinarrizko prestakuntza	Euskara	Bizkaia	20

Emozio-heziketarako sentsibilizazioa eta oinarrizko prestakuntza	Gaztelania	Araba	20

II. ERANSKINA
ESKABIDE-ORRIA

Erakundearen izena: 	 IFK zk. ...........

Helbidea: 	 Posta kodea: ..................

Herria: 	 Lurraldea:

Telefonoa: .......................................... faxa:

Legeko ordezkaria:

Prestakuntza-ekintzen programaren koordinatzailea: 	

Sarrera-erregistroko zigilua eta data:

Bidalitako agiriak:

– IFK txartelaren kopia.

– Zerga-obligazioak bete eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egin direla egiaztatzeko agiriak.

– Eskatzailea eskaera egiten duen erakundearen legezko ordezkaria dela egiaztatzeko notario-akta edo bestelako agiriak.

– III. eranskina eskatutako jarduera bakoitzerako.

	 Kodea	Prestakuntza 	Hizkuntza	Orduak	Hasiera	Amaiera	Herria	Aurrekontua

		ekintzaren izena

Tokia, eguna, sinadura eta entitatearen zigilua.

Sinatzaileak honako hau adierazten du: erakundeak ez duela administrazio-zehapenik edo zigor penalik jaso, sexua dela eta bereizkeria egiteagatik.

ETENGABEKO IKASKUNTZAKO ZUZENDARI ANDREA

III. ERANSKINA (aurrealdea)
(Bi aletan aurkezteko).
(Eskabide-orrian jarritako ekintza bakoitzeko bat bete behar da).

Erakundearen kodea	Ekintzaren kodea

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman"><P ALIGN="JUSTIFY">n <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman">n <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman">n <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman">n <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman">n &#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman">n <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman">n <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman">n <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman">n <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman">n

(Administrazioak bete beharrekoa)&#9;(I. eranskinean aipatutako dokumentuan adierazitakoa)

Prestakuntza-ekintzaren izena: &#9;

1.– Datu ekonomikoak:

Burutzeko aurreikusitako kostua, guztira: &#9; euro

Aurreikusitako kostu guztia, gutxi gora behera banatuta:

Langileen gastuak: &#9; euro

Joan-etorriak eta egonaldiak: &#9; euro

Gastu materialak: &#9; euro

Antolaketako beste zenbait gastu: &#9; euro

Erakunde eskatzailearen beraren diru-ekarpena: &#9; euro

Beste diru-laguntza batzuk: &#9; euro

Zehaztu erakunde diru-emailea/k eta zenbatekoa/k:

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eskaturiko diru-laguntza: &#9; euro

2.– Erakundeak proposatzen dituen aldaketak, I. eranskinaren lehenengo lerroaldean aipatzen den txostenak ikasturte honetarako duen informazioaren ingurukoak, edota Sailak aurreikusitako ezaugarrien onarpen zehatza:

2.1.–&#9;Orduak, plazak, hizkuntza, egunak, ordutegiak, tokia,... (1).

2.2.–&#9;Jarduera honetarako aurrez ikusi diren parte-hartzaileak: irakasten duten modulu edo heziketa-zikloaren arabera; aurreko ezagupenen arabera,...; ikastaroan parte hartzeko baldintzak eta lehentasunak.

2.3.– &#9;Prestakuntza-jardueraren diseinua: aldiak eta moduluak,...

3.– Programa.

Sailaren dokumentu informatikoan (I. eranskina - katalogoa euskarri informatikoan) aipatzen diren helburu eta xedeetan oinarrituta, jardueraren programa osoa eta agiri eta materialen aurrerapen bat garatu eta erantsiko du erakundeak, eta prestakuntza jasotzen duten irakasleen eskura jarriko ditu.

(1) Puntu hau eta hurrengoak "aurreikusiak" eta "aldatuak" bezala agertu beharko lirateke ikastaroen fitxan.

III. ERANSKINA (atzealdea)

Hizlarien proposamena, ekintzaren zuzendaria adieraziz.

Zuzendaria (ekintzaren zuzeneko arduraduna: &#9;

&#9;

&#9;NAN&#9;1. abizena&#9;2. abizena&#9;Izena&#9; Mendekotasuna (1)&#9;Jatorria (2)&#9;Egoera (3)&#9;Orduak

Hizlariak (zuzendaria izan ezik):

&#9;NAN&#9;1. abizena&#9;2. abizena&#9;izena&#9; Mendekotasuna (1)&#9;Jatorria (2)&#9;Egoera (3)&#9;Orduak

(1)&#9;Mendekotasuna: erakundearen beraren langileak direnean ENT adieraziko da, eta langilea autonomoa edo beste erakunde batekoa denean EZ ENT.

(2)&#9;Jatorria: hizlariaren ohiko lantokia da. Euskal Autonomia Erkidegoan dagoenean EAE adieraziko da, osterantzean EZ EAE

(3)&#9;Egoera: dagozkion letra eta zenbakia adieraziko dira: A1: unibertsitatez kanpoko irakasleak, sare publikoa; A2: unibertsitateko irakasleak, sare publikoa; A3: bestelakoak, herri-administrazioa; B1: unibertsitatez kanpoko irakasleak, sare pribatua; B2: unibertsitateko irakasleak, sare pribatua; B3: bestelakoak, enpresa pribatua edo autonomoak.

(4)&#9;Hizlari bakoitzak prestatzaileen prestakuntzan duen esperientzia ere jarri behar da: irakatsitako ikastaroak (orduak, gaiak), eta talde hartzaileak.

IV. ERANSKINA
BAREMOA (1)

– B1.–&#9;Lankidetza-proiektuaren balorazio globala, 30 puntura arte.

&#9;Katalogoaren baldintzak betetzea, ondokoak direla eta: orduak, plaza-kopurua, lurraldea,...

&#9;Ekarritako materiala.

&#9;Egutegia eta ikastaroa emateko tokia.

– B2.–&#9;Egitura, edukiak eta metodologia, 20 puntura arte.

&#9;Katalogoan proposatutako helburuei eta metodologiari egokitzea edukiak.

&#9;Zati teoriko eta praktikoaren arteko integrazioa.

&#9;Egitura koherentea (2).

&#9;Helburuak lortzeko metodologia egokia.

– B3.–&#9;Pertsona-, material- eta antolaketa-bermeak, 30 puntura arte.

&#9;Eskola-emaileen curriculumak.

&#9;Zati teorikoa emateko erabilitako bitartekoak: programa gaurkotuak, eredu errealak, hartzaileentzako eskuliburua,... (3).

&#9;Zati praktikoa emateko erabilitako bitartekoak: makineria, toki-kop., lokalak, iraupena, softwarea, sarean dauden ordenagailu-kopurua,...

– B4.–&#9;Eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa, 20 puntura arte.

&#9;Ikasketari plazako eta orduko prezio unitarioaren arabera.

&#9;Eskolak emateko hizkuntza.

Oharrak:

(1)&#9;Baremoaren azpiatalak baloratu ahal izateko beharrezko dokumentazioa ekartzen ez bada, zero puntu emango zaie.

(2)&#9;III. eranskinean jasotzen den bezala, erakundeak prestatu behar duen ikastaro-programaren edukien ordu-banaketa zehaztu (denboralizazioa).

(3)&#9;Erabiliko den eskuliburua ekarri, eta halakorik ezean, eskuliburuaren gida edo unitate didaktikoren bat.


Azterketa dokumentala