Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2006ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1809

EBAZPENA, 2006ko apirilaren 4koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena, zeinaren bidez 2006. ekitaldirako nazioartekotze bekak emateko deialdia ezagutzera ematen baita.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko apirilaren 14ko Aginduaz arautzen da Nazioartekotze Beken Programa (2005eko maiatzaren 4ko EHAA, 82. zk.). Geroztik agindu hori aldatu egin zen, 2006ko martxoaren 15eko Aginduaz aldatu ere (2006ko martxoaren 31ko EHAA).

Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren 2006ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira; ekitaldi honi dagokionez, abenduaren 29ko 5/2005 Legean dago ezarrita hori arautzeko modua.

Aipatutako aginduaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da 2006ko ekitaldirako bekadunak hautatzeko deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 6. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Xedea.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren Agindu batez arautu zen nazioartekotze beken programa; eta oraingo ebazpen honen bitartez, aipatu aginduan aurreikusitako beken, zehazki, 2006ko ekitaldirakoen deialdia egiten da.

Bigarrena.– Deitutako bekak.

Gehienez ere, 2006ko ekitaldian, hirurogei (60) beka emango dira, honela bananduak:

Hogeita hamar beka (30), kanpo merkataritzako adituak prestatzeko, (15 ordezko ere hautatuko dira, gehienez, bekaldiaren lehen hiru hilabeteetan bekadunen batek uko bekari eginez gero, edo bestelako gorabeheraren bat gertatuz gero, hutsik geratutako bekak har ditzaten).

Hogeita hamar beka (30) nazioartekotutako enpresetan edo nazioartekotzea sustatzeko beste erakunde batzuetan praktikaldia egiteko (beste hainbeste ordezko hautatuko da, hain zuzen ere, beka bakoitzeko bat).

Hirugarrena.– Baliabide ekonomikoak.

Deitutako bekak finantzatzeko milioi bat seiehun eta hogeita bat mila laurehun eta hogeita hamar euro (1.621.430,00) ezarri dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituari jarraituz, eta honela banatuko dira:

Nazioarteko merkataritzan adituak izango direnak prestatzeko milioi bat ehun eta hirurogeita hamaika mila laurehun eta hogeita hamar euro (1.171.430,00).

Laurehun eta berrogeita hamar mila (450.000,00) euro, nazioartekotutako enpresetan edo nazioartekotzea sustatzeko beste erakunde batzuetan praktikaldia egiteko beketarako.

Aipatu zenbatekoak handiagoak izan ahalko dira; horretarako, betiere deialdiari buruz ebazpena eman aurretik, eman beharreko beka guztien zenbateko osoa ikusi behar da, eta, baldin eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada, aurrekontuetan erabilgarri dagoen diruari ere begiratu behar zaio. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearen ebazpen bidez.

Laugarrena.– Eskabideak aurkezteko baldintzak, tokia eta epea.

1.– Nazioartekotze Beken Programa arautzeko Aginduan aurreikusitako bekak eskuratzeko, aipatu aginduaren 3. artikuluko 1. paragrafoan ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte eskabidea egiten dutenek.

2.– Eskabidea egiteko arauzko eredua Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean bertan jaso ahal izango da, baita Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Bilbon, Donostian eta Gasteizen dituen lurralde-bulegoetan ere; bestela, interneteko helbide honetan ere jaso ahal izango da: www.euskadi.net/industria.

3.– Eskabide-orria eta gainerako agiri osagarriak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Nazioartekotze Zuzendaritzari zuzenduta bidali beharko dituzte, eta, aurkeztu, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-bulegoetan aurkeztu behar dituzte, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan.

4.– Deialdiko era bietako beketarako eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2006ko maiatzaren 11n.

Bosgarrena.– Hizkuntzak balioesteko irizpideak, eta izangaien currículum vitaek balioesteko irizpideak.

1.– Kanpo merkataritzako adituak prestatzeko bekak.

Balioespen-irizpideak	Balioa	Balioa	Ponderazioa

Hizkuntzak			% 60

	1. hizkuntza:	% 35

		Ahozko proba	% 20

		Idatzizko proba	% 15

	2. hizkuntza:	% 25

		Ahozko proba	% 15

		Idatzizko proba	% 10

Curriculum			% 40

	Tituluak:		% 60

		– Ekonomia ikasketak, ingeniaritza	10

		– Gainontzeko lizentziaturak	8

	Euskara eta kurtsoak		% 20

		– Euskara	8

		– Kanpo merkataritzako kurtsoak edo antzekoak 100-500 ordu	6

	 	Kanpo merkataritzarekiko loturarik gabeko masterrak/karrerak	4

		– Beste kurtso edo mintegi batzuk (100-500 ordu)	 2 (6 puntu

			gehienez)

		– Beste hizkuntza batzuk	2

	Esperientzia		% 20

		– Atzerrian lanbide-esperientzia edo praktikak (gutxienez 3 hilabete)	6

		– Merkataritza departamentu edo antzeko baten praktikak (gutxienez 3 hilabete)	4

		– Beste praktika batzuk edo lanbide-esperientzia (6 hilabete edo gehiago)	2 (4 puntu

			gehienez)

Titulazioaren, kurtsoen eta esperientziaren atal bakoitzari dagokionez, ponderazio egokia egiteko batu daitezkeen puntuak ezin dira igaro 10etik gora.

2.– artekotutako enpresetan edo nazioartekotzea sustatzeko beste erakunde batzuetan praktikak.

Balioespen-irizpideak	Balioa	Balioa	Ponderazioa

Hizkuntzak			% 40

	Ahozko proba	% 20

	Idatzizko proba	% 20

Curriculuma			% 60

	Tituluak:		% 60

		– Ekonomia ikasketak, ingeniaritza	10

		– Gainontzeko lizentziaturak	8

Euskara eta kurtsoak		% 20

		– Euskara	8

		– Kanpo merkataritzako kurtsoak edo antzekoak 100-500 ordu	6

		– Kanpo merkataritzarekiko loturarik gabeko masterrak/karrerak	4

		– Beste kurtso edo mintegi batzuk (100-500 ordu)	 2 (6 puntu

			gehienez)

Esperientzia		% 20

		– Atzerrian lanbide-esperientzia edo praktikak(gutxienez 3 hilabete)	6

		– Merkataritza departamentu edo antzeko baten praktikak (gutxienez 3 hilabete)	4

		– Beste praktika batzuk edo lanbide-esperientzia (6 hilabete edo gehiago)	2 (4 puntu

			gehienez)

Titulazioaren, kurtsoen eta esperientziaren atal bakoitzari dagokionez, ponderazio egokia egiteko batu daitezkeen puntuak ezin dira igaro 10etik gora.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Deialdia egiteko ebazpen hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko apirilaren 4a.

Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordea,

JOSÉ IGNACIO TELLECHEA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala