Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2006ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1808

EBAZPENA, 2006ko apirilaren 4koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena; honen bidez, nazioartekotutako enpresak edo nazioartekotzea sustatzeko beste erakunde batzuk hautatzeko deialdia jakinarazten da jendaurrean, 2006ko ekitaldiko nazioartekotze beken programaren esparruan.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko apirilaren 14ko Aginduaz arautzen da Nazioartekotze Beken Programa (2005eko maiatzaren 4ko EHAA, 82. zk.). Eta agindu hori aldatu egin zen 2006ko martxoaren 15eko Aginduaz (2006ko martxoaren 31ko EHAA).

Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren 2006ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira; ekitaldi honi dagokionez, abenduaren 29ko 5/2005 Legean dago ezarrita hori arautzeko modua.

Aipatutako agindu horretako 6. artikuluan ezarritakoari jarraituz, egoki da nazioartekotzea sustatzeko enpresak eta erakundeak hautatzeko deialdia egitea, praktikaldietarako bekadun bat hartuta, programa hauetan parte hartu nahi dutenentzat.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 6. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Helburua.

Ebazpen honen xedea da praktikaldiak egiteko bekadun bat hartu nahi duten nazioartekotutako enpresak edo nazioartekozea sustatzeko beste erakunde batzuk hautatzea, 2006ko ekitaldiko nazioartekotze beken programaren esparruan. Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren agindu batez zuen programa hori.

Bigarrena.– Hauta daitezkeen erakundeak eta enpresak.

Gehienez jota, hirurogei (60) enpresa edo erakunde hautatuko dira, programa hauetan lankide izan daitezen. Horietarik, hogeita hamarrek (30) beste horrenbeste bekadun hartuko dituzte; bekadun horiek Kanpoko Merkataritzan aditu izateko bekak hartu dituztenak izango dira, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordeak 2005eko apirilaren 15ean emandako Ebazpenean deitutakoari jarraituta. Beste hogeita hamar (30) hautatuko dira nazioartekotutako enpresetan edo nazioartekotzea sustatzeko beste erakunde batzuetan 2006ko deialdiari jarraituz, praktikaldia egin behar duten bekadunentzat.

Modalitateetako bakoitzean ordezko modura hogei (20) enpresa izendatuko dira gehienez jota.

Laugarrena.– Eskabideak aurkezteko baldintzak, tokia eta epea.

1.– Praktiketako bekadun bat izan nahi duten enpresa edo erakunde lankideek, aipatutako aginduan, 3. artikuluko 2. paragrafoan, berentzat ezarritakoa bete behar dute.

2.– Eskabidea egiteko arauzko eredua Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean bertan jaso ahal izango da, baita Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Bilbon, Donostian eta Gasteizen dituen lurralde-bulegoetan ere; bestela, interneteko helbide honetan ere jaso ahal izango da: www.euskadi.net/industria.

3.– Eskabide-orria eta gainerako agiri osagarriak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Nazioartekotze Zuzendaritzari zuzenduta bidali beharko dituzte, eta, aurkeztu, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-bulegoetan aurkeztu behar dituzte, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan.

4.– Enpresek eta erakundeek eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2006ko maiatzaren 9an.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko apirilaren 4a.

Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordea,

JOSÉ IGNACIO TELLECHEA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala