Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2006ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1805

EBAZPENA, 2006ko martxoaren 2koa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol-erakunde gisa jarduteko Track Organismo de Control, SLk aurkeztutako eskaerari buruzkoa.

AURREKARIAK:

Bat.– Sail honen erregistroan, 2006ko otsailaren 20an, Track Organismo de Control SL enpresako zuzendari teknikoak (B95/273637 IFK, egoitza: Gordoniz kalea, 44. 9.ena, 7. departamentua, 48002 Bilbao), hau da, Jose Ramón Ruiz jaunak inskribatzeko eskabide bat aurkeztu zuen, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan Baimendutako Kontrol-erakunde gisa jarduteko Erakundeen Erregistroan, zeina Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza baitago. Erregistratze hori ondoko arauzko arloei dagokie:

Goi-tentsioko instalazio elektrikoak ikuskatzea.

Behe-tentsioko instalazio elektrikoak ikuskatzea.

Bi.– Eskabidearekin batera honako dokumentazioa aurkeztu da:

– 125/EI208 zenbakiko ENAC ziurtagiria eta 2005-12-22ko Berrikustearen eranskin teknikoa.

– Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako kontrol-erakunde gisa jarduteko giza baliabideen eta baliabide tekniko eta materialen gaineko deklarazioa.

– Erakundearen organigrama.

– Euskadiko bulegoan diren langileak eta euren titulazioak.

– Eskura diren baliabide teknikoen zerrenda.

– Jarduteko asmoa duen esparruaren barruan aplikatu beharreko tarifak.

– Erakunderen erantzukizun zibileko asegurua.

– Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, hala agintzen baita urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 20. artikuluan (284/2005 Dekretua, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa).

Bi.– Martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak (1997-04-26ko BOE, 100. zk.) aldatu egin zuen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua, Industria Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituren Erregelamendua onartu zuena (1996-02-06ko BOE, 32. zk.). Dekretu haren IV. kapituluko 1. atalak kontrol-erakundeak arautzen ditu: dekretuaren 42. artikulua egiaztapenei buruzkoa da eta 43. artikulua, baimenei buruzkoa.

Hiru.– Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzan dagoen Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko Baimendutako Kontrol-erakundeen Erregistroan inskripzioa egiteko, lehen aipatu abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, baita aplikatu beharreko bestelako arauak ere betetzen dituela egiaztatu du Track Organismo de Control SL erakundeak, horretarako behar zen dokumentazioa aurkeztuz. Beraz, espedientea izapidetzeko beharrezko diren arauzko baldintzak bete dira.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein haiekin bat etorrita aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariak honako hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzan dagoen Baimendutako Kontrol-erakundeen Erregistroan Track Organismo de Control SL inskribatzea; eta beherago zehaztutako arauzko arloetan kontrol erakunde gisa jarduteko baimena ematea (aipatu erakundeari buruzko zehaztasunak: B95/273637 IFK, egoitza: Gordoniz kalea, 44. 9ena, 7. departamentua, 48002 Bilbao).

– Instalazio elektrikoak – Goi-tentsioa.

* Zentral elektrikoen, azpi-estazioen eta transformazio-zentroen baldintza teknikoei eta segurtasun-neurriei buruzko 3275/1982 ED, azaroaren 12koa (1982-12-01eko BOE). MIE-RAT 001etik MIE-RAT 20rako jarraibide tekniko osagarriak.

– Instalazio elektrikoak – Behe-tentsioa.

– Irailaren 20ko 2413/1973 ED (1973-10-09ko BOE), behe-tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa eta haren jarraibide osagarriak onartu zituena: MI-BT-001etik MI-BT-044rakoak. Dekretu hori urriaren 9ko 2295/1985 Dekretuak aldatu zuen.

– Abuztuaren 2ko 842/2002 ED (2002-09-18ko BOE), behe-tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onartu zuena. Jarraibide tekniko osagarriak, BT 01etik BT-51ra.

Bigarrena.– Track Organismo de Control, SLri baimena ematen zaio aipatu arauzko arloetan jarduteko, hain justu ere Egiaztatze Erakunde Nazionalaren 125/EI208 zenbakiko egiaztatze-agirian zehaztutakoetan eta 2005-12-22ko berrikustearen eranskin teknikoan zehaztutakoetan. Eta uztailaren 16ko 21/1992 Industriari buruzko Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legean, abenduaren 28ko 2200/1995 Dekretuan eta gainontzeko betekizunetan ezarritakoari egoki beharko ditu bere jarduerak.

Horrez gain, eta Euskal Autonomia Erkidegoko arauzko arloetan jarduteko, Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzak ezar ditzakeen baldintza osagarrien menpe dago baimen hau.

Hirugarrena.– Kontrol-erakunde gisa aritzeko baimenak Egiaztatzeko Erakunde Nazionalak emandako ziurtagiria indarrean dagoen bitartean izango du balioa.

Laugarrena.– Ebazpen honetan beren-beregi xedatu gabe utzi diren alderdiei araudi orokorra eta berariazkoa aplikatuko zaizkie.

Bosgarrena.– Beharrezkoa bada, Industria Establezimenduen Erregistroan dagokion aldaketa egiteko eskatu beharko zaio eskumena duen lurralde erakundeari.

Seigarrena.– Entitateak eutsi egin beharko die inskribatzean zituen egokitasun-baldintzei eta, inskripzio hori egiteko oinarrizko izan ziren datuetan aldaketarik egonez gero, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio berehala.

Zazpigarrena.– Legeak agindu bezala, ebazpen hau jakinaraz eta argitara dadila agintzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordetzari, hilabeteko epean, ebazpena baita 4/1999 Legean (lege horrek azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 2a.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala