Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2006ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
1804

68/2006 DEKRETUA, martxoaren 28koa, udal planeamendua Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetara egokitzeko epea ezartzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren sententzia betetzeko.

2001eko otsailaren 26an, EAEko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak behin betiko onartu zituen otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren kontra aurkeztutako 1676/97 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren 236/2001 sententzia xedatu zuen EAEko Auzitegi Nagusiak. Sententzia horretan Dekretua Zuzenbidearen kontra doala ezartzen da, ez delako aipatzen aurretik indarrean zeuden udal planeamenduko plan eta araudiek zein epetan egokitu behar diren LAAren edukietara.

Dekretu honen helburua da epe hori ezarri eta sententzia betetzea.

Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak indarrean jarri zirenetik zenbat denbora igaro den ikusita, uste da, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetara udal planeamendua egokitu ez duten udalek 18 hilabeteko epea nahikoa dutela egokitze-lan hori egiteko, Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 9. artikuluak ezarritakoaren arabera.

Edonola ere, kontuan hartzen bada udalerrien kopuru adierazgarri bat jada hirigintza-antolamenduko planak berrikusten ari dela, edo horretan hasteko dela, komenigarritzat jo da egokitze hau berrikuspen-prozesu horretan bertan lortzen uztea. Horrela, udalerriek ez dute zertan prozedura berri bat izapidetu beharrik izango.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko martxoaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Indarrean dagoen udal planeamendua Dekretu hau indarrean jartzen denetik 18 hilabetetako epean Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan ezarritakora egokitu egin beharko da. Egokitzea Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 9. artikuluak ezarritakoaren arabera egingo da.

Nolanahi ere, udalek, Dekretu honek indarra hartzen duenetik 3 hilabetean onartzen badute hirigintza-antolamenduko plangintza orokorraren berrikuspenaren hasierako onarpena, egokitze-lana berrikuspen prozesu horretan egingo dute.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko martxoaren 28an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta Lurralde

Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala