Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1582

EDIKTUA, L2 771/05 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 771/05 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: José Arrizabalaga Lasa, Eugenio Arrizabalaga Lasa eta Labekoa Industrial SL.

Alderdi demandatua: Igor Catalán Garitano.

Gaia: judizio arrunta.

Alderdi demandatuari zedula entregatzea erabaki da aipatu judizioaren gainean. Zedula horren testuak hau dio hitzez hitz:

EPATZE-ZEDULA

Epatzea agintzen duen auzitegia: Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Ebazpenaren gaia: goian aipatutakoa.

Nor epatzen den: Igor Catalán Garitano, alderdi demandatu gisa.

Helbidea: Aspune Kalea (Akartegi), 15 –Hondarribia (Gipuzkoa).

Epatzearen xedea: aipatutako judizioan agertzea, alderdi demandatu gisa demandari erantzuteko. Honekin batera demandaren kopia, aurkeztutako dokumentuena eta demanda onartzeko autoarena doaz.

Zein auzitegiren aurrean agertu behar duen: epaitegi honen egoitzan.

Agertzeko epea: hogei egun baliodun, epatze hau egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Agertzen ez bazara, prozesu honetan auzi-iheslaritzat joko zaitugu. Auzi-iheseko deklarazio hori jakinarazitakoan, ez zaizu beste jakinarazpenik egingo, prozesuari amaiera ematen dion ebazpenarena izan ezik (Prozedura Zibileko 1/2000 Legea, PZLb, 496 eta 497. artikuluak).

2.– Prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu beharko duzu judizioan (PZLb-ko 23 eta 31. artikuluak).

3.– Prozesua bideratzen ari den bitartean bizilekuz aldatuz gero, auzitegi honi jakinarazi egin beharko diozu (PZLb, 155.5 artikuluko lehenengo paragrafoa).

Donostia-San Sebastiánen, bi mila eta bosteko abenduaren hamahiruan.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Alderdi demandatuak helbidea edo bizilekua non duen ez dakigunez, epaileak, 2006ko otsailaren 28ko probidentzia batez, erabaki du ediktu hau epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, epatze eginbidea burutzeko; hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan.

Donostia-San Sebastián, 2006ko otsailaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala