Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1571

AGINDUA, 2006ko martxoaren 10ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko dei publikoa egiteko dena.

Sail honetan hutsik dago goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat. Beraz, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, sail honek ebazpen honen eranskinean jasotako lanpostua izendapen askez betetzeko deia egitea ebatzi du. Hona hemen

OINARRIAK:

Lehenengoa.– Ebazpen honen bitartez deitutako lanpostura, ezarri zaizkion baldintzak (ebazpen honen eranskinean agertzen dira) betetzen dituzten funtzionarioek jo ahalko dute.

Bigarrena.– Hautagaiak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko du eskaera eta, bertan, dagozkion datuak eta betetzen ari den lanpostua adierazi beharko ditu. Bestalde, eskaera aurkezteko 15 egun balioduneko epea izango du, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.– Hautagaiak eskaerarekin batera curriculuma igorri behar du eta bertan honako hauek adieraziko dira:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan bete dituen lanpostuak.

c) Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, hautagaiaren ustez adierazgarri izan daitezken bestelako merituak.

Horretaz gain, lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa eta adierazitako merituen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko ditu; halaber, egoki iritziz gero, nahi beste argitalpen, txosten edo beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahalko du.

Laugarrena.– Deialdi hau Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak erabakiko du ebazpen baten bitartez eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita, gehienez hilabeteko epean.

Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari EHAAn argitaratu eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengotik, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 10a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 1001, dotazio zenbakia: 190).

– Lantokia: Herritarren Partaidetzarako eta Harreman Instituzionaletarako sailburuordetza.

– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila.

– Lantokiaren udalerria: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoa: C1 edo D1.

– Maila: 18.

– Berariazko osagarria: 8.169,83 euro.

– Hizkuntz eskakizuna: 2.

– Derrigortasun-data: 2003-10-31.

Lanpostua betetzeko eskakizunak:

– C1 edo D1 kidegoetakoa izatea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko karrerako funtzionarioa izatea administrarien edo administrari laguntzaileen kidegoan eta jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Halaber, derrigorrezko edo borondatezko eszedentzian, egitekoez gabeturik eta gainerako Administrazio Publikoetan zerbitzu-aldian dauden funtzionarioek ere, aipatutako kidegoetakoak badira, parte har dezakete lehiaketan, eta prozedura hauen bidez jarduneko zerbitzura itzuliko dira. Kasu horretan daudenek egoera horietarako jarritako iraupen-aldia beteta eduki beharko dute.

– Era berean, beharrezkoa izango da administrarien kidegoan urtebeteko esperientzia edo administrari laguntzaileen kidegoan urte biko esperientzia izatea, lanpostua kidego horietara atxikita baitago.


Azterketa dokumentala