Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2006ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
779

IRAGARKIA, azaleren tratamenduaren sektoreko jardueren ingurumen-ikuskapen integraturako laguntza ematea helburutzat duen aholkuak eta laguntza emateko administrazio-kontratua esleitu dela argitara ematen duena (048A/2005/ espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 048A/2005/.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta laguntza.

b) Helburua: azaleren tratamenduaren sektoreko jardueren ingurumen-ikuskapen integraturako laguntza.

c) Loteak:

1. lotea: Arabako eta Bizkaiko lurraldeetako azaleren tratamenduaren sektoreko jarduerak ikuskatzeko laguntza teknikoa.

2. lotea: Gipuzkoako azaleren tratamenduaren sektoreko jarduerak ikuskatzeko laguntza teknikoa.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 201. zk., 2005eko urriaren 21ekoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: ehun eta hirurogeita bederatzi mila bostehun eta hirurogeita hiru euro eta hirurogei zentimo (169.563,60).

1. lotea: laurogeita hamahiru mila berrehun eta berrogeita hemeretzi mila euro eta laurogeita hemezortzi zentimo (93.259,98).

2. lotea: hirurogeita hamasei mila hirurehun eta hiru euro eta hirurogeita bi zentimo (76.303,62).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2005eko abenduaren 15a.

1. lotea:

b) Kontratista: Ingenieros Asesores, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: laurogeita bost mila zazpiehun eta laurogeita hemezortzi euro eta hirurogeita zortzi zentimo (85.798,68 euro).

2. lotea:

b) Kontratista: Inguru Consultores, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurogeita hamahiru mila bederatziehun eta hirurogeita zazpi euro eta berrogeita hamabi zentimo (73.967,52).

Vitoria-Gasteiz, 2005eko abenduaren 20a.

Zerbitzu zuzendaria,

IZASKUN IRIARTE IRURETA.


Azterketa dokumentala