Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2006ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
778

LEHIAKETA. Iragarkia, hiru urtetik beherako haurrak dituzten familientzako diru-laguntzei buruzko dokumentu-basea landu, baloratu eta artxibatzeko zerbitzu-kontratua esleitzeko dena (2A/06 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Gizarte Ongizateko Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 2A/06.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: hiru urtetik beherako haurrak dituzten familientzako diru-laguntzei buruzko dokumentu-basea landu, baloratu eta artxibatzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua:

c) Loteak: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: 9 hilabete, kontratua izenpetzen denetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: berrehun eta hogeita bost mila (225.000,00) euro gehienez, balio erantsiaren gaineko zerga barne.

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipenaren aurrekontuaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila. Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Telefaxa: 945 01 64 07.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko martxoaren 2a.

g) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web-orria: www.euskadi.net.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: V taldea, 2 azpitaldea eta C kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko martxoaren 3a, 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C gutunazalak aurkeztu beharko dira, administrazio-baldintza berezien agirian adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, beheko solairua, 4. aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2006ko martxoaren 8a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.— Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 31.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala