Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2006ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
774

EBAZPENA, 2006ko urtarrilaren 25ekoa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, 2005. urtean zehar Ikastetxe Nagusiei emandako diru-laguntzak jakinarazteko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, 2005eko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez (2005-05-31ko EHAA, 101. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxe Nagusiei diru-laguntzak emateko deialdia onartu zuen. Deialdi honetako laguntzen xedea hauxe da: Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren bosgarren xedapen gehigarrian jartzen zaizkien egitekoak betetzeko laguntzak ematea ikastetxe nagusiei; hona egitekook: unibertsitateko ikasleei egoitzak eskaintzea, ikasle horien kultura- eta zientzia-prestakuntza sustatzea eta beren jarduera unibertsitateko komunitatearen zerbitzutara jartzea.

Deialdi hori Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen 2005eko irailaren 6ko Ebazpenak ebatzi zuen, eta interesatu bakoitzari jakinarazi zitzaion; bada, emandako diru-laguntzen berri eman behar da, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan eta deialdi honetako arau erregulatzaileetako 10.3 artikuluan xedatutako betetzearren.

Horregatik guztiagatik, honako hau,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxe Nagusiei emandako diru-laguntzak jakinaraztea. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2005eko maiatzaren 24ko deialdi-aginduaren babesean eman dira diru-laguntza horiek (2005eko maiatzaren 31ko EHAA, 101. zk.). Ebazpen honen eranskinean datoz xehetasunak.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 25a.

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,

JON BARRUTIA GUENAGA.

ERANSKINA/ANEXO
2005eko deialdia / Convocatoria 2005
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IKASTETXE NAGUSIETARAKO DIRU-LAGUNTZAK
AYUDAS PARA LOS COLEGIOS MAYORES CON SEDE EN LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO
Zenbatekoa/Importe: 120.689,00 euros

Zk.	Ikastetxe nagusia 	Herria	Lurraldea	 Onuraduna	Zenbatekoa eurotan

Núm.	Colegio mayor	Localidad	Territorio	 Beneficiario	Importe en euros

1	Ayete	Donostia-San Sebastián	Gipuzkoa	 Fundación Horizonte	19.704,00

2	Bidealde	Bilbao	Bizkaia	Fundación Horizonte	 18.783,00

3	Pedro Biteri eta Arana	Arrasate	Gipuzkoa	 Mondragon Unibertsitatea	27.281,00

4	Deusto	Bilbao	Bizkaia	Deustuko Unibertsitatea	29.944,00

				Universidad de Deusto

5	Miguel de Unamuno	Bilbao	Bizkaia	 Universidad del País Vasco	24.977,00

				Euskal Herriko

				Unibertsitatea

	GUZTIRA/TOTAL				120.689,00


Azterketa dokumentala