Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2006ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
773

EBAZPENA, 2006ko urtarrilaren 25ekoa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako unibertsitate-eskolei 2005. urtean emandako diru-laguntzak jakinarazteko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, 2005eko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez (2005-05-31ko EHAA, 101. zenbakia), Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako unibertsitate-eskolei, titulartasun publikokoei izan ezik, diru-laguntzak emateko deialdia egin zuen; laguntza horien xedea eskola horiei 2005. urteko aurrekontu arrunta finantzatzen laguntzea da eta, horrela, gizarterako profesionalak trebatzeko egiten duten lana babestea.

Deialdi hori Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen 2005eko irailaren 6ko Ebazpenak ebatzi zuen, eta interesatu bakoitzari jakinarazi zitzaion; bada, emandako diru-laguntzen berri eman behar da, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan eta deialdi honetako arau erregulatzaileetako 10.3 artikuluan xedatutako betetzearren.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako unibertsitate-eskolei emandako diru-laguntzak jakinaraztea. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2005eko maiatzaren 24ko deialdi-aginduaren babesean eman dira diru-laguntza horiek (2005eko maiatzaren 31ko EHAA, 101. zenbakia). Ebazpen honen eranskinean datoz xehetasunak.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 25a.

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,

JON BARRUTIA GUENAGA.

ERANSKINA/ANEXO
2005eko deialdia / Convocatoria 2005
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEARI ATXIKITAKO UNIBERTSITATE-ESKOLETARAKO DIRU-LAGUNTZAK
AYUDAS PARA LAS ESCUELAS UNIVERSITARIAS ADSCRITAS A LA UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Zenbatekoa/Importe: 141.380,00 euro/euros

Zk.	Unibertsitate eskola 	Herria	Lurraldea	 Onuraduna	Zenbatekoa eurotan

Num.	Escuela universitaria	Localidad	 Territorio	Beneficiario	Importe en euros

1	Begoñako Andra Mari Irakasleen 	Bilbao	 Bizkaia	Bilboko Elizbarrutia 	141.380,00

	Unibertsitate Eskola			Diócesis de Bilbao

	Escuela Universitaria de Magisterio

	Begoñako Andra Mari

	Guztira/Total				141.380,00


Azterketa dokumentala