Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2006ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
772

EBAZPENA, 2006ko urtarrilaren 25ekoa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, 2005. urtean zehar Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Ikastetxe Elkartuei emandako diru-laguntzak jakinarazteko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, 2005eko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez (2005-05-31ko EHAA, 101. zenbakia), egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Ikastetxe Elkartuei diru-laguntzak emateko deialdia onartu zuen; laguntza horien xedea zentro horiei 2005. urteko aurrekontu arrunta finantzatzen laguntzea da eta, horrela, gizarterako profesionalak trebatzeko egiten duten lana babestea.

Deialdi hori Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen 2005eko irailaren 6ko Ebazpenak ebatzi zuen, eta interesatu bakoitzari jakinarazi zitzaion; bada, emandako diru-laguntzen berri eman behar da, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan eta deialdi honetako arau erregulatzaileetako 10.3 artikuluan xedatutako betetzearren.

Horregatik guztiagatik, honako hau,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Ikastetxe Elkartuei emandako diru-laguntzak jakinaraztea. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2005eko maiatzaren 24ko deialdi-aginduaren babesean eman dira diru-laguntza horiek (2005eko maiatzaren 31ko EHAA, 101. zenbakia). Ebazpen honen eranskinean datoz xehetasunak.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 25a.

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,

JON BARRUTIA GUENAGA.

ERANSKINA/ANEXO
2005eko deialdia / Convocatoria 2005
URRUTIKO HEZKUNTZARAKO UNIBERTSITATE NAZIONALEKO IKASTETXE ELKARTUENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK
AYUDAS PARA LOS CENTROS ASOCIADOS DE LA UNIVERSIDAD NACIONAL DE EDUCACIÓN A DISTANCIA
Zenbatekoa/Importe: 309.996,00 euro

Zk.	Ikastetxe elkartea	Herria 	Lurraldea	 Onuraduna	Zenbatekoa eurotan

Núm.	Centro asociado	Localidad	Territorio	 Beneficiario	Importe en euros

1	UNED-Bergara	Bergara	Gipuzkoa	Fundación UNED	87.697,00

				Bergara

2	UNED Bizkaia	Portugalete	Bizkaia	Fundación Centro Asociado 	144.432,00

				UNED Bizkaia

3	UNED Vitoria-Gasteiz	Vitoria-Gasteiz	 Araba/Álava	Consorcio Universitario 	77.867,00

				Centro Asociado UNED

				Vitoria-Gasteiz

	Guztira/Total				309.996,00


Azterketa dokumentala