Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2006ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
770

AGINDUA, 2006ko urtarrilaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2006-2007 ikasturtean Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) musikako goi-mailako ikasketetan aritzeko proba-deialdia ezartzen duena.

Apirilaren 24ko 73/2001 Dekretuak (maiatzaren 8ko EHAA, 86. zenbakia) Euskal Autonomia Erkidegorako goi-mailako musika-ikasketak ezarrita, dagozkien sarrera-proben deialdia egin behar da, dekretu horren 5. artikulua betez, pertsona izangaiek eskatutako arloko goi-mailako musika-ikasketak behar bezala hasi eta bukatzeko duten egokimena, gaitasuna eta heldutasuna egiaztatze aldera.

Sarrera-probak gaindituta, 2006-2007 ikasturtean har daitezkeen espezialitateak esplizituki aipatzen dira araudi honetan, eta apirilaren 21eko 617/1995 Errege Dekretuko (ekainaren 6ko BOE, 134. zenbakia) 3. artikuluan zehaztutako espezialitateen zerrenda ofizialeko zati dira.

XEDATU DUT:

1.– Xedea.

Agindu honen xedea da 2006-2007 ikasturterako goi-mailako musika-ikasketetan aritzeko sarrera-probak deitzea, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 40.3 artikuluan ezarri bezala eta apirilaren 21eko 617/1995 Errege Dekretuaren 8. artikuluan garatu bezala (aurrerantzean 617/1995 ED).

2.– Espezialitateak.

2006-2007rako Musikenen eskueran dauden espezialitateak hauek dira:

– Akordeoia

– Harpa

– Kantua

– Klarinetea

– Klabea

– Konposizioa

– Kontrabaxua

– Abesbatzako Zuzendaritza

– Orkestrako Zuzendaritza

– Fagota

– Zeharkako Flauta

– Gitarra

– Herri eta Tradizio Musikako Musika Tresnak (Txistua)

– Jazza (Baxu Elektrikoa, Bateria, Kantua, Kontrabaxua, Gitarra, Pianoa, Saxofoia, Tronboia eta Tronpeta)

– Oboea

– Organoa

– Musika Lengoaia eta Hezkuntzaren Pedagogia

– Perkusioa

– Pianoa

– Saxofoia

– Tronboia

– Tronpa

– Tronpeta

– Tuba

– Biola

– Biolina

– Biolontxeloa

3.– Betekizun akademikoak.

3.1.– Goi-mailako musika-ikasketan aritzeko ondorengo betekizunak behar dira: batxiler-titulua eta erdi-mailako hirugarren zikloko musika-ikasketak gaindituta eduki ez ezik, 617/1995 EDko 8. artikuluan araututako sarrera-proba arrunta gainditu (urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 40.3 artikuluaren arabera), izangaiek eskatutako espezialitatea behar bezala egiteko ezagutza eta trebetasun profesionalak dituztela egiaztatze aldera.

3.2.– Halaber, goi-mailako musika-ikasketetan sartu ahal izango dira aparteko sarrera-proba gainditzen dutenak, aurreko paragrafoak aipatutako betekizun akademikoetako bat edo biak edukita edo ez. Aparteko proba horretan, proba arruntekoez gain, aipatutako 617/1995 EDren 9. artikuluan zehaztutako ariketa espezifikoa izango da. Ariketa espezifiko horren bidez, frogatu behar dute hala erdi-mailako ezagutzak eta egokimenak nola eskatutako espezialitatea behar bezala egiteko trebetasun espezifikoak dauzkatela.

4.– Probaren ondorioak eta baliozkotasuna.

Goi-mailako musika-ikasketan aritzeko sarrera-proba gainditzeak proba-deialdiko ikasturtean matrikulatzeko ahalmena besterik ez du ematen, alegia, 2006-2007 ikasturterako. Horrenbestez, proba gaindituta plaza lortu ezean, goi-mailako ikasketa hauetan aritzeko interesa badute, izangaiek proba osorik errepikatu behar dute hurrengo deialdietan.

5.– Probak.

5.1.– Musikeneko goi-mailako musika-ikasketetan aritzeko sarrera-probak 2006ko ekainaren 26a eta uztailaren 14a bitartean burutuko dira zentroan bertan. Helbidea hau da:

Miramar Jauregia.

Mirakontxa pasealekua, 48.

20007 Donostia-San Sebastián.

5.2.– Probaren era askotako atalak egiteko datak eta orduak, baita bestelako informazio adierazgarriak ere, Musikeneko iragarki-taulan eta bere web-gune ofizialean (www.musikene.net) argitaratuko dira astebete lehenago gutxienez.

5.3.– 617/1995 EDren 9. artikuluan adierazten den bezala, aparteko probaren ariketa espezifikoa proba arrunta baino lehen egingo da. Ondorioz, ariketa hori ekainaren 26an burutuko da; gero, izangai guztientzako proba arruntak egingo dira espezialitateka.

6.– Epaimahaiak.

6.1.– 617/1995 EDko 11. artikuluan adierazten den bezala, sarrera-proba ebaluatzeko, espezialitate bakoitzeko Epaimahai bakar bat eratuko da. Gutxienez ere hiru kideko kopuru bakoiti batek osatuko du epaimahaia. Kideak dagokion espezialitatekoak izango dira; edo, bestela, antzeko espezialitateetakoak.

6.2.– Sarrera-proba zuzen baloratzeko, ariketen espezialitateko irakasleen aholkularitza izan dezake epaimahaiak, hala egoki baderitzo.

6.3.– Epaimahaiko kideak Musikeneko organo eskumendunek izendatuko dituzte.

7.– Sarrera-proben egitura eta edukia.

7.1.– Sarrera-proba aparteko eta arrunten oinarrizko egitura eta edukiak 617/1995 EDko 8. eta 9. artikuluetan azaltzen dira, hurrenez hurren.

7.2.– Sarrera-proben egitura eta edukiei buruzko gainontzeko informazio guztia www.musikene.net web gunean argitaratuko da.

8.– Inskripzio-eskaera.

8.1.– Inskribatzeko eskaera 2006ko martxoaren 27tik maiatzaren 19ra arteko epean aurkeztu ahal izango da Musikeneren egoitzan, edo posta ziurtatu bidez, edo lehen aipatutako web-gunearen bidez, bertako «sartzeko probak» aukera erabiliz.

Eskaera egiterakoan, izangaiek espresuki adieraziko dituzte aukeratutako espezialitateak, betiere hiru gehienez.

8.2.– Behar bezala betetako eskaerarekin batera, izangaiek dokumentu hauek eman behar dituzte:

NANaren edo indarreko pasaportearen fotokopia eta deialdi honen 9. paragrafoan adierazitako inskripzio-eskubideak ordaindu izanaren frogagiria.

Posta ziurtatu bidez egindako inskripzioak eta webgune bidezko inskripzioen dokumentu erantsiak helbide honetara bidaliko dira:

Musikene. Euskal Herriko goi-mailako musika-ikastegia.

Sarrera Probak: 2006-2007 ikasturtea.

Miramar Jauregia, Mirakontxa pasealekua 48.

20007 Donostia-San Sebastián.

Gipuzkoa.

8.3.– Inskripzioa ez da burututzat hartuko lehen aipatutako dokumentu guztiak Musikenera iristen diren arte.

8.4.– Ez dira onartuko posta-zerbitzuetan 2006ko maiatzaren 19aren ondoren sartutako eskaera edo dokumentuak, ezta web-gunetik data horren ondoren bidalitako inskripzioak ere.

9.– Inskripzio-prezioa.

9.1.– 2006-2007 ikasturteko sarrera-proben deialdirako Musikenek ezarritako inskripzio-prezioa, 65 eurokoa da eskainitako espezialitate bakoitzeko. Zenbateko hori ordaintzeak barne hartzen du, soil-soilik, dagokion sarrera-proban parte hartzeko eskubidea, eta ez izangaiak sor litzaken gastuak, hain zuzen ere dagokionean musikari laguntzaileak parte hartzen badute sortzen diren gastuak.

Ondoren zehaztutako kontu korrontean ordaindu behar da eta ordezkagiria Musikenera gainontzeko dokumentuekin batera bidali, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera.

Musikeneren banketxe-datuak:

Banku-erakundea: Kutxa.

Erakundea: 2101.

Bulegoa: 0381.

DK/Kontu zk.: 070011084423.

9.2.– Izangai batek hainbat espezialitate aukeratzen baditu, bakoitzarengatik aipatutako eskubideak ordaindu behar ditu.

10.– Probaren kalifikazioa.

10.1.– Sarrera-proba arruntari zero eta hamar arteko puntuazioa emango zaio, eta atal bakoitzean lortutako kalifikazioen batez besteko ponderatua izango da. Batez besteko ponderatu horretan atal bakoitzak duen pisu handiagoa edo txikiagoa espezialitateko ezaugarriekin duten erlazio handiagoaren baitan izango da.

10.2.– Aparteko sarrera-probari dagokionez, bere ariketa espezifikoaren kalifikazioa ere zero eta hamar arteko puntuazio bidez adieraziko da. 617/1995 EDko 9. artikuluan esplikatzen den bezala, ariketa hori ez da baztertzailea izango. Beraz, kalifikazio hori geroko proba arrunteko batez besteko ponderatuan sartuko da eta ezin du inolaz ere horretan lortutako kalifikazioa hobetu.

10.3.– Sarrera-proba gainditzeko (arrunta edo apartekoa izan), puntuazio orokorra bost edo handiagoa izan behar da. Epaimahaiek Musikeneko iragarki-taulan argitaratutako dituzte sarrera-proben emaitzak, kalifikazio orokorrak eta atal bakoitzekoak. Behin betiko emaitzak dagozkien aktetan adieraziko dira.

11.– Erreklamazioak.

11.1.– Izangaiek, emaitzak argitaratu ondorengo bost egun baliodunetan eta idatziz aurkeztu ahal izango dituzte proben kalifikazioei buruzko erreklamazioak; gehienez ere, aurkezpen-epea amaitu ondorengo hamar egunetan ebatzi eta iragarki-taulan jarriko dira.

11.2.– Epaimahaiaren ebazpenaren kontra, izangaiek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Hezkuntza sailburuordearen aurrean, betiere argitaratu ondorengo egunetik hilabeteko epean.

12.– Musikenen sarrera.

12.1.– Sarrera-probak gainditu eta espezialitate bakoitzean eskainitako plazetarako aukeratutako ikasleek, Musikenen burutu ahal izango dute matrikula 2006ko uztailaren 12tik 21era bitartean.

12.2.– Matrikula burutzeko unean, izangaiek kreditatu behar dute probak egiteko datan deialdi honetako 3. paragrafoan kasu bakoitzerako exijitutako betekizunak bazituztela, eta dokumentazio hau eman behar dute:

– Batxilergoa gainditu dutela adierazitako izangaiek: batxiler-tituluaren kopia konpultsatua edo eskatu izanaren ordezkagiria.

– Erdi-mailako musika-ikasketak gainditu dituztela adierazitako izangaiek:

a) 1/1990 Lege Organikoan (LOGSE) araututako ikasketa-planeko ikasleek: eskolatze-liburuaren fotokopia konpultsatua, edo erdi-maila gainditu dutela adierazten duen dagokion kontserbatorioko ziurtagiria.

b) 2618/1966 Dekretuan araututako ikasketa-planeko ikasleek: irakasle tituluaren fotokopia konpultsatua, edo titulazio horri dagozkion ikasketak gainditu dituztela adierazten duen dagokion kontserbatorioko ziurtagiria.

12.3.– Kreditazio hori ematen ez badute, plaza zerrendako hurrengo izangaiak beteko du.

12.4.– Bete gabeko plazarik geratzen bada, Musikenek, sarrera-probak beste Goi-mailako Musika-Kontserbatorio edo Zentro batean gainditu dituzten beste ikasle batzuei esleitu ahal dizkie plaza horiek. Ikasle horiek onarpen-eskaerak 2006ko uztailaren 24tik 28ra bitartean aurkez ditzakete Musikeneko idazkaritzan. Eskaerak zentroko organo eskumendunak ebatziko ditu. Musikenek barne-proba bat burutu dezake izangaiek eskatutako espezialitatea behar bezala egiteko gaitasun eta trebetasun espezifikoak dituzten erabakitzeko. Horrelakoetan, barne-proba horren data, tokia eta edukia, proba baino 15 egun lehenago gutxienez jakinaraziko zaizkie izangaiei.

13.– Espedienteen lekualdaketak.

13.1.– Ikasketak Espainiako Estatuko beste kontserbatorio edo goi-mailako musika zentro batean hasi dituzten ikasleek espezialitate berdina Musikenen egin nahi badute, 2006ko uztailaren 24tik 28ra bitartean onarpen-eskaera aurkeztu behar dute Musikeneko idazkaritzan.

Eskaera horiek Musikeneren organo eskumendunak ebatziko ditu, betiere irizpide hauek gogoan hartuta:

1.– Lehenengo ikasturtea erabat gaindituta edukitzea edo 35 kreditu.

2.– 1999ko ekainaren 25eko Aginduko hamalaugarren paragrafoan deskribatutako araudian ezarritako deialdiak agortu ez izatea, ikasketa plan horren araberako irakasgai nagusiekin ordaina duten materietan.

Eskaera horiek onar daitezke soilik 2006-2007 ikasturterako sarrera-probak gainditu dituzten ikasleei esleipenak egin ondoren plaza hutsik geratuz gero. 12.4 idatz-zatian zehaztutako prozedura berari lotuz, Musikenek ebaluazioko barne-proba bat egin dezake.

13.2.– Ikasleek, onartuak izan ondoren, dagokion onarpen-gutunarekin, espedientea Musikenera lekualdatzeko eskatuko dute jatorriko zentroan.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honetan ez ezarritako guztian, Goi-mailako Musika-ikasketetako curriculuma ezartzen duen 1999ko ekainaren 25eko Agindua ere aplikatuko da (1999ko uztailaren 3ko BOE, 158. zenbakia).

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ikastetxeen zuzendariari baimena ematen zaio agindu honetan xedatutakoa garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 17a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala