28. zk., 2006ko otsailaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
642
EBAZPENA, 2006ko urtarrilaren 12koa, Erakunde Politikarako eta Toki Administraziorako zuzendariarena, Labastida udalerria Labastida/Bastida izenaz izendatzea onartzen duena.
Ikusirik Labastidako Udalak eginiko eskaera, alegia, udalerriaren izena Labastida/Bastida izateko dagokion aldaketa egitekoa.
Ikusirik Arabako Foru Aldundiak eskaera horri buruz eginiko aldeko txostena eta Euskaltzaindiak bete beharreko izapidea ere aldeko iritziz beteta.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien izenak aldatzeko den abenduaren 12ko 271/1983 Dekretuaren 2. artikuluan baita Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartzeko Lehendakariak urriaren 16an emandako 28/2001 Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz,
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Labastida udalerria Labastida/Bastida izenez izendatzeko baimena ematea (bi izen ofizial, Labastida gaztelaniaz eta Bastida euskaraz).
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa Erakunde Politikarako eta Autonomiaren Garapenerako idazkari nagusiari ipini ahal zaio, hilabeteko epean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz, errekurtsoa aurkezteko xedez zuzenbidean onartutako edozein bideri uko egin barik.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 12a.
Erakunde Politikarako eta Toki
Administraziorako zuzendaria,
JOSÉ M.ª ENDEMAÑO ARÓSTEGUI.