Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2006ko urtarrilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
199

LEHIAKETA PUBLIKOA, Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialei hizkuntza normalkuntzaren arloan laguntza teknikoa emateko zerbitzua kontratatzekoa.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: A-012/DJT2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: ikusi oinarrien plegua.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): 2006ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: ehun eta hogei mila (120.000,00) euro (BEZ barne).

5.– Fidantzak: pleguetan ageri direnak.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, F gunea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 94 06.

e) Telefaxa: 945 01 94 50. E-maila: b-simancas@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko urtarrilaren 30a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldeak, azpitaldeak eta kategoria): ez.

b) Bestelako betebeharrak: pleguetan ageri direnak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko urtarrilaren 30eko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal, "A", "B" eta "C" aurkeztu beharko dira, lehiaketa hau arautzen duten berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako agiriak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea, F gunea.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2006ko otsailaren 3a.

e) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko abenduaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala