Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2006ko urtarrilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
198

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzio baten gaineko 1029/05-F judizioaren ondoriozkoa.

EDIKTUA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa L2 1029/05.

Alderdi demandatzailea: María Fe López López.

Alderdi demandatua: Enrique Manuel Ignacio Iztueta Barandita.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena eman da, zeinak hitzez hitz hau baitio:

AUTOA

Epailea: Cristina López de la Fuente.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta bosteko azaroaren zortzia.

AURREKARIAK:

Lehenengoa.– Martinez prokuradoreak, María Fe López Lópezen izenean eta ordez, eransten duen ahalordean halaxe frogatzen duenez, dibortzio-demanda bat aurkeztu zuen, Enrique Manuel Ignacio Iztueta Barandika bere ezkontidearen aurkakoa. Demandan adierazitakotik ondorioztatzen da adingabeko seme-alabarik edo seme-alaba ezindurik ez dutela.

Bigarrena.– Ezkontideen azken helbide gisa epaitegi-barruti honena agertzen da demandan.

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Aipatu demanda aztertu egin da, eta, aurkeztutako datuak eta dokumentuak kontuan izanik, onartu egiten da, alderdi demandatzaileak bete egiten dituela gaitasun, ordezkaritza eta postulazio prozesalaren betekizunak, hain zuzen ere, judizioan ondoko artikuluetan zehaztutakoarekin bat azaltzeko beharrezkoak direnak: Prozedura Zibileko (PZLb) 1/2000 Legeko 6., 7. eta 750. artikuluak.

Bigarrena.– Demandan adierazitako uziak ikusi dira, eta epaitegi honek badu jurisdikziorik eta eskumen objektiborik uzi horietaz arduratzeko, betiere aipatu prozesu-legearen 36. eta 45. artikuluekin bat etorriz.

Lurralde eskumenari dagokionez, epaitegi honek eskumena du, PZLb-ren 769. artikuluan xedatzen denez.

Azkenik, judizio motari dagokionez, PZLb-ren 753. artikuluan agindutakoa betez, ahozko judizioaren izapideez gauzatu behar da prozesua, baina agindu berean aurreikusitako eta bat etorritako berezitasunekin.

Hirugarrena.– Esandakoaren arabera, izapideak egin dakizkion bidezkoa da demanda onartzea, eta bai, PZLb-ren 753. artikuluan agintzen denez, alderdi demandatuari entregatzea ere. Eta, bestalde, bidezkoa da alderdi demandatua epatzea eta bai alderdi horri legezko ohartarazpenak egitea ere, hain zuzen ere, delako epatzea egin eta hurrengo egunetik harako hogei egun balioduneko epearen barruan erantzun dezan.

XEDAPEN ZATIA

1.– Izapideak egiteko onartu da Martinez prokuradoreak María Fe López Lópezen izenean eta ordez aurkeztutako dibortzio-demanda, Enrique Manuel Ignacio Iztueta Barandikaren aurkakoa. Hitzezko judizioaren izapideekin gauzatu da demanda, PZLb-ren 753. artikuluan aurreikusitako berezitasunekin.

2.– Helaraz bekio demanda alderdi demandatuari, demandaren kopia bat eta demandari erantsitako agirien kopia bat emanez, hain justu ere, epatzearen egunaren biharamunetik hasita hogei egun balioduneko epearen barruan demandari erantzun diezaion.

Jakinaraz bekio alderdi demandatuari, epearen barruan agertzen ez bada, auzi-iheslari deklaratuko dela (PZLren 496.1 artikulua). Jakinaraz bekio, halaber, prokuradore baten bitartez eta abokatu batek lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLb-ren 750. artikulua).

3.– Demandatua zitatzeari eta epatzeari dagokionez, eskatutakoa onartu da, eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez egitea erabaki da.

Inpugnatzeko modua: berraztertze-errekurtsoa, epaitegi honetan; hori gorabehera, gauzatu egingo da ebatzitakoa. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epean; errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Eskakizun horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Alderdi demandatuaren egungo helbidea edo bizilekua zein den ez dakigunez, Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraiki, epaileak, 2005eko azaroaren 8ko auto baten bidez, erabaki du ediktu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, demandatua epatzeko eginbidea gauzatu ahal izateko.

Barakaldo (Bizkaia), 2005eko azaroaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala