Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2006ko urtarrilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
197

AGINDUA, 2005eko azaroaren 29koa, Kultura sailburuarena, 2005. urteko "Euskadi" literatura saria, gaztelaniazko literatura modalitateari dagokiona, erabakitzeko asmoz izendaturiko epaimahaiak hartutako erabakiaren berri ematen duena.

Kultura sailburuaren 2005eko apirilaren 13ko Aginduaren bidez (EHAA 100. zk., 2005eko maiatzaren 30ekoa), "Euskadi" literatura saria, gaztelaniazko literatura modalitateari dagokiona, arautu eta horretarako dei egiten da.

2005eko apirilaren 13ko Aginduan 7. artikuluan ezarritakoaren arabera eta berariaz zeregin horretarako 2005eko uztailaren 11n emandako Agindu bidez (EHAA 150. zk., 2005eko abuztuaren 9koa) izendatutako epaimahaiak hartutako erabakia ezagutu ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– 1.– 2005eko "Euskadi" literatura saria, gaztelaniazko literatura modalitateari dagokiona, Ramiro Pinilla jaunari eman zaiola jakinaraztea, 2005ean Tusquets argitaletxeak argitara emandako "Verdes valles, rojas colinas" izeneko literatura lanagatik.

2.– Sarituak, aipatutako 2005eko apirilaren 13ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 14.142,00 euro jasoko ditu. Era berean, 3.535,00 euro jasoko ditu goian esandako aginduan begiz jotako egitekoak egin ostean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 29a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala