Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2006ko urtarrilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
196

AGINDUA, 2005ko azaroaren 29koa, Kultura sailburuarena, 2005. urteko "Euskadi" literatura saria, euskarazko literatura modalitateari dagokiona, erabakitzeko asmoz izendaturiko epaimahaiak hartutako erabakiaren berri ematen duena.

Kultura sailburuaren 2005eko apirilaren 13ko Aginduaren bidez (EHAA 100. zk., 2005eko maiatzaren 30ekoa), "Euskadi" literatura saria, euskarazko literatura modalitateari dagokiona, arautu eta horretarako dei egiten da.

2005eko apirilaren 13ko Aginduan 7. artikuluan ezarritakoaren arabera eta berariaz zeregin horretarako 2005eko uztailaren 11n emandako Agindu bidez (EHAA 150. zk., 2005eko abuztuaren 9koa) izendatutako epaimahaiak hartutako Erabakia ezagutu ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.–

1.– 2005eko "Euskadi" literatura saria, euskarazko literatura modalitateari dagokiona, Harkaitz Cano jaunari eman zaiola jakinaraztea, 2004an Alberdania argitaletxeak argitara emandako "Belarraren ahoa" izeneko literatura lanagatik.

2.– Sarituak, aipatutako 2005eko apirilaren 13ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 14.142,00 euro jasoko ditu. Era berean, 3.535,00 euro jasoko ditu goian esandako aginduan begiz jotako egitekoak egin ostean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 29a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala