Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2006ko urtarrilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
183

AGINDUA, 2005eko abenduaren 27koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zerbitzuek betetzen dituzten jardueren prezio publikoak finkatzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko tasa eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legeko 180. atalak ematen dizkidan ahalmenen indarrez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak prezio publikoen bidez ordaindu ditzaketen zerbitzu eta jardunak zehazten dituen uztailaren 21eko 161/1998 Dekretuaren arabera eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak espediente horren aldeko irizpena eman duela kontuan hartuta, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Euskara irakastea.

1.– Euskarako ikastaroak. Hasierako mailatik 3. hizkuntza-eskakizunaren pareko mailetara bitarteko ikastaroek, Euskararen Erabilera Normaltzeko Planaren barruan ez diren administrazio publiko, entitate eta erakundeetako langileentzakoek, honako zenbatekoak izango dituzte:

– Ikasle-talde bakoitzeko:

• Euskaltegi publikoan 65,00 euro orduko.

• Euskaltegi pribatu homologatuan 43,00 euro orduko.

– Ikasle bakoitzeko (matrikula librea):

• Euskaltegi publikoan 6,50 euro orduko.

• Euskaltegi pribatu homologatuan 4,50 euro orduko.

– Barnetegietako ikastaroak:

a) Taldea 1.600,00 euro asteko (35 ordu).

b) Ikaslea (matrikula librea) 160,00 euro asteko (35 ordu).

c) Jantokia 9,00 euro ikasleko eta eguneko (BEZa barne).

d) Ostatua eta jatordu guztiak 23,00 euro ikasleko eta eguneko (BEZa barne).

Barnetegian egin beharrekoak badira ikastaroak, eta, gorabehera bereziak direla tarteko, diru gehiago behar bada, baliteke prezio horiek areagotzea. Gehienez ere % 25 igoko dira.

2.– Euskarako ikastaroak. Euskarazko administrazio-hizkerari buruz euskaraz emandako ikastaro bereziek, Euskararen Erabilera Normaltzeko Planaren barruan ez diren administrazio publiko, entitate eta erakundeetako langileentzakoek, honako zenbatekoak izango dituzte:

– Ikasle-talde bakoitzeko 120,00 euro orduko.

– Ikasle bakoitzeko (matrikula librea) 10,00 euro orduko.

3.– Euskara juridikoari buruzko ikastaroa 110,00 euro taldeko eta orduko.

2. artikulua.– Prestakuntzako beste jarduera batzuk.

1.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatzen dituen prestakuntza-jardueretarako matrikula zehazteko orduan, zenbat ordu irauten duten hartuko da kontuan:

Aurrez aurreko prestakuntza On-line prestakuntza On-line + Aurrez aurreko prestakuntza

Euroak Euroak Euroak

Ikastaroaren iraupena Matrikularen zenbatekoa Matrikularen zenbatekoa Matrikularenzenbatekoa

5 ordura bitartekoa 34,00 26,00 31,00

6 eta 10 ordu bitartekoa 97,00 72,00 86,00

11 eta 15 ordu bitartekoa 124,00 92,00 110,00

16 eta 20 ordu bitartekoa 159,00 117,00 140,00

21 eta 30 ordu bitartekoa 214,00 159,00 191,00

31 eta 40 ordu bitartekoa 290,00 174,00 209,00

41 eta 50 ordu bitartekoa 358,00 214,00 257,00

51 eta 70 ordu bitartekoa 427,00 256,00 307,00

71 eta 100 ordu bitartekoa 621,00 373,00 448,00

101 eta 150 ordu bitartekoa 1.035,00 621,00 745, 00

151 eta 250 ordu bitartekoa 1.449,00 868,00 1.042, 00

251 eta 350 ordu bitartekoa 2.071,00 1.242,00 1.490,00

351 eta 400 ordu bitartekoa 2.586,00 1.552,00 1.862,00

401 ordu baino gehiagokoa 3.448,00 2.070,00 2.484, 00

2.– Jardunaldi espezializatuetako matrikula 200,00 eurokoa izango da.

3.– Zenbateko horiek igotzeko aukera ere badago (% 25eraino), baldin eta jardueraren ezaugarri bereziak direla-eta (gaia, irakasteko erabiliko den hizkuntza e.a.), irakasle eta teknika bereziak behar badira (ordenagailuak, bideo-kanoia, aldibereko itzulpena e.a.)

4.– Espezializazio-prestakuntzako jarduerek, hau da zuzendaritza-trebetasunak garatzeko edukia dutenek, 20,00 euro orduko matrikula izango dute, aurrez aurreko prestakuntza bada, eta 12,00 euro orduko matrikula, on-line prestakuntza bada.

5.– Prestakuntzako ikastaroak edo jarduerak beste erakunde batekin batera antolatzen badira, erakundeetako bakoitzak bere gain hartzen dituen gastuen arabera zehaztuko dira matrikulak. Oinarrian, hala ere, aipatutako prezio publikoak izango dira.

6.– Enpresei, elkargo profesionalei eta administrazio ez diren erakundeei prestakuntza-jardueretarako zenbateko bat ezartzen zaie. Horretarako kontuan hartuko da ordainsariek, lokalen alokairuek e.a. sortutako gastuak enpresa/erakunde eskatzaileak ordainduko dituela. Enpresa/erakunde edo eta elkargo profesionalak gastu horiek ordainduko ditu eta gainera antolatutako jardueran parte hartu dutenen gutxieneko herenaren matrikula.

3. artikulua.– Itzulpeneko eta interpretaritzako zerbitzuak.

3.1.– Hona hemen erakunde autonomiadun honek eskaintzen dituen itzulpen-zerbitzuen zenbatekoak:

3.1.1.– Itzulpen-zerbitzua:

a) Administrazio-hizkera garatzeko nolabaiteko interesa duten testuak. Gaztelaniatik euskararako itzulpenak: 0,0316 euro hitzeko, % 16ko BEZa barne. Euskaratik gaztelaniarako itzulpenak: 0,0442 euro hitzeko, % 16ko BEZa barne.

b) Testu arruntak, hemen ezarritako beste bi testu-moten barruan sailkatu ezin direnak. Gaztelaniatik euskararako itzulpenak: 0,0455 euro hitzeko, % 16ko BEZa barne. Euskaratik gaztelaniarako itzulpenak: 0,0520 euro hitzeko, % 16ko BEZa barne.

c) Testu errazak edo estandarrak, bidaltzen dituen administrazioan bertan egin litezkeenak. Gaztelaniatik euskararako itzulpenak: 0,0715 euro hitzeko, % 16ko BEZa barne. Euskaratik gaztelaniarako itzulpenak: 0, 0825 euro hitzeko, % 16ko BEZa barne. Prezio publiko hau izango da partikularrek enkargatutako lanen prezio erreferentzia.

d) Publizitate-kanpainen esloganak. Itzulpenari dagokion prezioari 350,00 euro gehituko zaio, % 16ko BEZa barne.

3.1.2.– Itzulpenak egiaztatu eta zuzentzeko zerbitzua.

a) Administrazio-hizkera garatzeko nolabaiteko interesa duten testuak. Gaztelaniatik euskararako itzulpenen egiaztaketa eta zuzenketa: 0,0189 euro hitzeko, % 16ko BEZa barne. Euskaratik gaztelaniarako itzulpenen egiaztaketa eta zuzenketa: 0,0316 euro hitzeko, % 16ko BEZa barne.

b) Testu arruntak, beste bi testu-moten barruan sailkatu ezin direnak. Gaztelaniatik euskararako itzulpenen egiaztaketa eta zuzenketa: 0,0325 euro hitzeko, % 16ko BEZa barne. Euskaratik gaztelaniarako itzulpenen egiaztaketa eta zuzenketa: 0,0455 euro hitzeko, % 16ko BEZa barne.

c) Testu errazak edo estandarrak, bidaltzen dituen administrazioan bertan egin litezkeenak. Gaztelaniatik euskararako itzulpenen egiaztaketa eta zuzenketa: 0,0476 euro hitzeko, % 16ko BEZa barne. Euskaratik gaztelaniarako itzulpenen egiaztaketa eta zuzenketa: 0,0545 euro hitzeko, % 16ko BEZa barne. Prezio publiko hau izango da partikularrek enkargatutako lanen prezio erreferentzia.

3.1.3.– Itzulpenen baliokidetasun juridikoa ziurtatzeko zerbitzua: 0,0200 euro hitzeko, % 16ko BEZa barne. Testuak zuzenketarik behar badu, prezio horri testua egiaztatu eta zuzentzeagatik ordaindu beharrekoa gehituko zaio, beti ere kasuan kasuko testu-motari dagokion neurrian.

3.1.4.– Errekargua, zailtasun berezia ordaintzeko. Zenbateko horiek % 25 handiagotuko dira testuak zientifiko-teknikoak eta ikerketakoak edo sormenekoak baldin badira. Baina, testuaren dena delako esparru hori Administrazio Publikoaren Zientziari badagokio, ez da igoerarik izango.

3.1.5.– Errekargua, premiazko lanak ordaintzeko. Premiazko lanak agintzen direnean, prezio horiek % 40 handiagotuko dira.

3.1.6.– Gutxieneko prezioa. Zerbitzu horiegatik gutxienez ordaindu beharreko prezioa 22,00 eurokoa izango da, % 16ko BEZa barne.

3.1.7.– Doako zerbitzuak. Zerbitzu horiek doakoak izango dira testuak araugileak eta erreferentziatzat hartzeko modukoak direnean eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen iritziz administrazio-hizkera garatzeko zeresan handia badute.

3.2.– Aurrez osorik edo zati batean itzulitako testuen bigarren itzulpenagatik, 3.1 puntuan adierazitako prezioetatik dagokionaren % 50 aplikatu ahal izango da.

3.3.– Hona hemen erakunde autonomiadun honek eskaintzen dituen interpretazio-zerbitzuen zenbatekoak:

3.3.1.– Interpretazio-lanak biltzar, jardunaldi, sinposium, topaketa eta abarretan:

3.3.1.1.– Biltzar eleaniztunak, programa barruan euskarazko parte-hartzeak dituztenak:

a) Egun osoa (7 ordu): 238,00 euro, % 16ko BEZa barne.

b) Egun erdia (4 ordu): 135,00 euro, % 16ko BEZa barne.

c) Beste ordu bakoitzeko (ordubete edo zatikia): 55,00 euro, % 16ko BEZa barne.

3.3.1.2.– Programa barruan euskarazko parte-hartzerik ez duten biltzarrak:

a) Egun osoa (7 ordu): 475,00 euro, % 16ko BEZa barne.

b) Egun erdia (4 ordu): 272,00 euro, % 16ko BEZa barne.

c) Beste ordu bakoitzeko (ordubete edo zatikia): 108,00 euro %16ko BEZa barne.

Programa barruan euskarazko parte-hartzerik ez duten biltzarren zenbatekoa partikularrek enkargatutako lanen prezio erreferentzia izango da.

3.3.2.– Interpretazio-lanak bilera, negoziazio-mahai, ahozko epaiketa eta abarretan:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan: 55,00 euro orduko, % 16ko BEZa barne.

b) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo: 108,00 euro orduko, % 16ko BEZa barne.

3.3.3.– Interpretazio-lanen gutxieneko prezioa:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan: 108,00 euro, % 16ko BEZa barne.

b) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo: 216,00 euro, % 16ko BEZa barne.

3.4.– Hona hemen erakunde autonomiadun honek eskaintzen dituen terminologia-zerbitzuen zenbatekoak:

3.4.1.– Termino-zerrendak, hala nola, lexikoak, tesauruak edo aurkibideak: 3,2434 euro termino eta hizkuntzako, % 16ko BEZa barne.

3.4.2.– Hiztegi edo glosarioak, definizio, testuinguru, erreferentzia eta abarrekin: 7,5724 euro termino eta hizkuntzako, % 16ko BEZa barne.

4. artikulua.– Hautaketa eta Hizkuntza-Ebaluaketako Zerbitzuak.

4.1.– Hona hemen erakunde autonomo honetako hautaketa eta hizkuntza-ebaluaketako zerbitzuen zenbatekoak:

4.1.1.– Teknikarien laguntza: 42,00 euro lanorduko (BEZa barne).

4.1.2.– Erantzun irekiko azterketa-proposamenak idaztea, azterketa praktikoak idaztea, zuzentzea eta ebaluaketa-txostenak egitea:

a) Errazak: 30,00 euro lanorduko (BEZa barne).

b) Tartekoak: 39,00 euro lanorduko (BEZa barne).

c) Zailak: 49,00 euro lanorduko (BEZa barne).

4.1.3.– Aukera anitzeko galderen proposamenak prestatzea:

A-B titulazio-taldeak: 15,00 euro galderako (BEZa barne).

C-D titulazio-taldeak: 9,00 euro galderako (BEZa barne).

E titulazio-taldea: 6,00 euro galderako (BEZa barne).

4.1.4.– Laguntza materiala:

a) Ariketa objektiboak makina bidez zuzentzea: 0,50 euro azterketako (BEZa barne).

b) Azterketen konposizioa eta fotokopiatzea: 0,02 euro orriko (BEZa barne).

Gutxitan gertatuko da, baina baliteke, lana bereziki zaila bada eta/edo berehala egin beharrekoa bada, 4.1 paragrafoko prezio horiek baino gehiago kobratzea. Gehienez ere % 50 igoko dira.

4.2.– Doakoak izango dira honako zerbitzu hauek:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta administrazio-erakunde autonomiadunetako funtzionarioak eta lan-legepekoak aukeratzekoak.

b) Kanpo-hornitzaileak bilatzeko HAEEren bitarteko-lanak direnean, zerbitzuak egin dituzten enpresen fakturen zenbatekoa kobratuko da, hau da, kostu erreala bera.

5. artikulua.– Irakurgailu optikoarekin egiten diren zuzenketak.

Irakurgailu optikoaren bidez Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari eskatzen zaizkion hainbat frogen edo ariketen zuzenketak, honako prezioa edukiko dute: 0,50 euro azterketako (BEZa barne).

6. artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko liburutegian egiten diren fotokopiak.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko liburutegiak eskaintzen du fotokopiak egiteko zerbitzua, beti liburutegi horretan dauden fondoena edo beste edozein dokumentazioarena. Zerbitzu hori erabiliz gero, prezio hauek ordainduko dira:

– A4 fotokopia: 0,07 euro fotokopia (BEZa barne).

– A3 fotokopia: 0,15 euro fotokopia (BEZa barne).

7. artikulua.– Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria.

7.1.– Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkariaren harpidetza 62,40 eurokoa izango da urteko, % 4ko BEZa barne.

7.2.– Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria aleka saltzeko, 22,88 euroko prezioa zehaztu da, % 4ko BEZa barne.

8. artikulua.– Bestelako argitalpenak.

Hona hemen erakundearen argitalpen berriak saltzeko prezioak:

ARGITALPENA PREZIOA, % 4ko

BEZa barne

CONCEPTO PRECIO, 4%

IVA incluido

"Derecho Constitucional" bilduma / Colección "Derecho Constitucional":

Juan Ignacio Ugartemendia Eceizabarrena: La eficacia justificante de los derechos 29,00 euro

Eduardo López Aranguren: Relaciones intergubernamentales en los estados autonómico 15,63 euro

y federal. Estudio sobre los Estados Unidos, el Estado Español y el País Vasco

Francisco Letamendia Belzunce: Redes políticas en la CAPV y en Iparralde 16,85 euro

Igor Ahedo Gurrutxaga: Entre la frustración y la esperanza: políticas de desarrollo e

inconstitucionalización en Iparralde 15,63 euro

Iñaki Lasagabaster Herrarte: Derecho de manifestación, representación política y juez 9,36 euro

penal (En torno a algunos autos del juez Garzón)

Santiago Ripoll Carulla: El desarrollo de la potestad sancionadora del Consejo de Seguridad 12,48 euro

de las Naciones Unidas (Contribución al estudio del concepto de sanción internacional)

Héctor López Bofill: decisiones interpretativas en el control de constitucionalidad de la Ley 39,00 euro

Juan Igartua Salaverria: El comité de derechos humanos, la casación penal española y el 27,00 euro

control del razonamiento probatorio

Roberto Uriarte Torrealday: El mandato constitucional de participación de los trabajadores 18,72 euro

y la afectación de los derechos de propiedad y libre empresa

Rafael Jiménez Asensio: Pacto de Estado, reforma de la Administración de Justicia y 11,25 euro

Comunidades Autónomas

"Derecho Autonómico" bilduma / Colección "Derecho Autonómico":

AA.VV.: Estudios sobre la propuesta política para la convivencia del Lehendakari Ibarretxe 18,72 euro

Agustín García Ureta: La comisión arbitral del País Vasco. Régimen jurídico y resoluciones 9,36 euro

(1999-2002)

Universidad de Deusto-IVAP: Foru-lege zibilak / Leyes civiles forales 15,00 euro

ARGITALPENA PREZIOA, % 4ko

BEZa barne

CONCEPTO PRECIO, 4%

IVA incluido

"Derecho Administrativo" bilduma / Colección "Derecho Administrativo":

Agustín García Ureta: Procedimiento administrativo y derecho comunitario. Silencio 7,50 euro

administrativo, nulidad y anulabilidad de los actos en la Ley 30/1992

AA.VV. (Bateragilea: Iñaki Lasagabaster Herrarte): Toki Zuzenbideari buruzko egungo 12,48 euro

azaro batzuk. Zuzenbide Publikoari buruzko IV. Jardunaldia

"Ciencia de la Administración" bilduma / Colección "Ciencia de la Administración":

Beatriz Alejos Garmendia: Auditoría de gestión pública: una propuesta metodológica 25,00 euro

IVAP: Kalitatearen oinarrizko gidaliburua Herri Administrazioentzat / Guía básica de la

calidad para las Administraciones Públicas 9,36 euro

Gurutz Jauregi Bereciartu: La democracia en el siglo XXI: un nuevo mundo, unos nuevos valores 14,45 euro

"Administración Pública" bilduma / Colección " Administración Publica":

M.ª Nieves Martínez Gayoso: Las comisiones de seguimiento de pactos y acuerdos en la

función pública 20,00 euro

Josu Segura Silva: Poliziarako hiztegia / Diccionario para la policía 15,03 euro

José Luis Burlada Echeveste: Las garantías jurisdiccionales frente a la vía de hecho de

la administración 18,72 euro

"Administración Local" bilduma / Colección " Administración Local":

Iker Nabaskues Pérez: globalización y nueva política local 15,63 euro

Silbia Sarasola Gorriti: La concesión de servicios públicos municipales. Estudio especial 18,72 euro

de las potestades de intervención

IVAP: Udal-Gobernuaren Gidaliburua (2004) / Guía del Gobierno Local (2004) 28,08 euro

ARGITALPENA PREZIOA, % 4ko

BEZa barne

CONCEPTO PRECIO, 4%

IVA incluido

"Ordenación del Territorio y Urbanismo" bilduma / Colección " Ordenación del Territorio y

Urbanismo":

AA.VV.: Estudios sobre urbanismo y ordenación del territorio III 18,72 euro

Jesús M.ª Erquicia Olaciregui: Del planeamiento urbanístico a la ordenación del territorio. 60,00 euro

La necesidad de un cambio de escala. El caso de la Comunidad Autónoma del País Vasco

Judith Moreno Zumalde: Bilbao: declive industrial, regeneración urbana y reactivación 41,60 euro

económica de un espacio metropolitano

"Medio Ambiente" bilduma / Colección " Medio Ambiente":

Iñaki Lasagabaster Herrarte, Agustín García Ureta e Iñigo Lazcano Brotons: 21,84 euro

Derecho ambiental. Parte general

Iñaki Pariente De Prada, Iñigo Lazcano Brotons y Agustín García Ureta: 31,20 euro

Jurisprudencia ambiental del Tribunal de Justicia de las Comunidades Europeas

AA.VV. (Director: Iñaki Lasagabaster Herrarte): Derecho ambiental. Parte especial (I) 24,96 euro

Iñaki Lasagabaster Herrarte, Agustín García Ureta e Iñigo Lazcano Brotons: Ingurumen 21,84 euro

zuzenbidea. Zati orokorra

J. L. Cueto Bulnes y F. Gutierrez-Solana y Sainz de la Maza: Código medioambiental de la 72,80 euro

Comunidad Autónoma del País Vasco

"Historia" bilduma / Colección " Historia":

Santiago Larrazabal Basañez: Derecho público de los territorios forales. De los orígenes 18,72 euro

a la abolición foral

Xabier Irujo Ametzaga: Euskal erbeste politikoa Uruguain. Eusko Jaurlaritzaren ekintza 18,72 euro

atzerrian

ARGITALPENA PREZIOA, % 4ko

BEZa barne

CONCEPTO PRECIO, 4%

IVA incluido

"Unión Europea y Relaciones Internacionales" bilduma / Colección " Unión Europea y

Relaciones Internacionales":

Desiderio Fernández Manjón: Proyección internacional de la diversidad territorial 15,63 euro

José Martín Y Pérez de Nanclares y Mariola Urrea Corres: Europar Batasuneko oinarrizko

hiztegia / Diccionario básico de la Unión Europea 18,72 euro

José Luis De Castro Ruano y Alexander Ugalde Zubiri: La acción exterior del País Vasco 18,72 euro

(1980-2003)

"Euskera" bilduma / Colección " Euskera":

IVAP: Galdezka: euskarazko zalantzei erantzunez 15,63 euro

IVAP: 2002ko atariko probak 9,38 euro

"Traducciones Códigos Civiles y Penales" bilduma / Colección " Traducciones Códigos

Civiles y Penales":

UNIVERSIDAD DE DEUSTO-IVAP: Lege zibilak: Ondasun higiezinak / Leyes civiles: 10,00 euro

Bienes inmuebles

Universidad de Deusto-IVAP: Zigor kodea / Código penal 15,00 euro

Universidad de Deusto-IVAP: Kode zibila / Código civil 17,00 euro

9. artikulua.– Ordainketak.

Zerbitzu bakoitzagatik Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak faktura egingo du. Ordainketa mota hauek izango dira: bankuko transferentzia edo kargu-taloia Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen izenean. Salbuespen bakarra dago: liburutegian ateratzen diren fotokopiak eskudirutan ordainduko dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau argitaratzen den hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko abenduaren 27a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala