Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
6269

IRAGARKIA. 858/05 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesatu direnak epatzeko dena (prozedura arrunta; 98 Legea).

Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesatu orori: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, 858/05 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da prozedura arruntaren izapideak eginez (98 Legea). Errekurtsoa Donostia Ospitaleko Medikuen Elkarteak aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren 57/2005 Dekretuaren aurka; dekretu horren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartu zen (2005eko martxoaren 31ko EHAA, 60. zk.).

Ondorioz, hirugarren interesatu izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 15a.

Araubide Juridikoko zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO RUIZ OSEGUERA.


Azterketa dokumentala