Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
6250

EBAZPENA, 2005eko azaroaren 14koa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariarena, Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariaren 2003ko urriaren 31ko Ebazpenaren bidez, kreditazioa berritu zitzaion Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari (urtarrilaren 16ko EHAA, 10. zenbakia).

Ospitaleak eskaera egin du Batzordeko kideak aldatzeko. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditazioari buruz Osasun sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduaren 3. eta 7. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zenbakia) eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 6ko 268/2001 Dekretuan agintzen denarekin bat etorriz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Alberto Alonso Ruiz jauna, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua, Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Etika Batzordeko kide modura izan duen postutik kentzea.

Bigarrena.– Alberto Alonso Ruiz jauna, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua, Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Etika Batzordeko lehendakari izendatzea.

Hirugarrena.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina. Ebazpena, bestalde, Osasun eta Kontsumo Ministerioari jakinaraziko zaio.

Laugarrena.– Ebazpenak ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, horren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun Sailburuordetzari edo Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariari. Hilabeteko epea izango dute, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 14a.

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria,

M.ª LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala