Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6238

AGINDUA, 2005eko azaroaren 25ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Donostiako Notario-Barrutiko protokoloetako notario-agirizain bat izendatzekoa.

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak, Notarioen Erregelamenduko 289. eta 294. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, Donostiako Notario-Barrutiko protokoloetarako notario-agirizainaren kargua betetzeko egin duen proposamena ikusi ondoren, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan ezarritakoaren arabera eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz (otsailaren 20ko EHAA, 36 zenbakia), hau

EBATZI DUT:

Miguel Pablo Gutiérrez y García de los Ríos jauna Donostiako Notario-Barrutiko protokoloetako notario-agirizain izendatzea. Iruñako Notarioen Elkargokoa eta herri horretako notarioa da jaun hori.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 25a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala