Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2005eko azaroaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ortuellako Udala
5834

IRAGARKIA, "Camino del Barracón kalea; tartea: nudo de Nocedal-Polikiroldegia" proiektuak hartu aurreko aktak egin eta proiektuaren betearazpenak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egiteko dena.

Jendaurrean jartzeko epea igarota, Ortuellako Udalak, 2005eko abuztuaren 8ko Alkate Dekretuaren (210 zk.) bitartez, behin betiko onetsi zuen "Camino del Barracón kalea; tartea: nudo de Nocedal-Polikiroldegia" proiektua eta proiektuaren betearazpenak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiroko Zuzendaritzak aldeko txostena emanda, urriaren 4ko 280/2005 Dekretuaren bidez, aipatutako proiektua egiteko beharrezko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar zirela adierazi zen. Horrek, era berean, aipatutako ondasun eta eskubideak hartzea dakar, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horri jarraituz, Ortuellako Udalak erabaki zuen ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei deia egitea, 2005eko abenduaren 2an ukitutako ondasunen hartu aurreko aktak egiteko.

Horiek horrela, eta 52.1 artikuluaren babesean, Udal honek erabaki du ondasuna hartu aurreko aktak egiteko deialdia egitea. Agiriak 2005eko azaroaren 18an egingo dira. Titular guztiei zitazio-zedula bidaliko zaie agiriok egiteko tokia, eguna eta ordua jakinarazteko. Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.artikuluan zehaztutako gainontzeko argitalpenak ere egingo dira.

Agiriok egitera interesdun guztiak eta ondasunen gaineko edozein motatako eskubide edo interesen titular diren pertsonak, edo behar bezala baimendutako ordezkariak, bertaratu beharko dira. Bertaratutakoek titulartasuna egiaztatzen duen agiria eraman beharko dute (eskritura publikoa edo pribatua, agiri pribatua, egiaztagiria, Jabetza Erregistroko informazio-oharra…), bai eta kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Bertaratutakoek, euren kargura, peritua eta notarioa eraman ahal izango dituzte, hala nahi izanez gero.

Halaber, interesdunek, bai eta eskubide erreal edo interes ekonomikoen titular izanik argitaratutako zerrendan agertu ez direnek ere, alegazioak egin ahal izango dituzte idatziz, Ortuellako Udalean (Maiatzaren lehena enparantza, z/g, PK: 48530). Alegazioak aurkezteko azken eguna ondasunak hartu aurreko akta egiteko zehaztu den eguna izango da, eta horien helburu bakarra ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan egindako okerrak zuzentzea izango da. Hori guztiori bat dator Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 56.2. artikuluan zehaztutakoarekin.

Ortuella, 2005eko azaroaren 3a.

ALKATEA.

"CAMINO DEL BARRACÓN KALEA: TARTEA: NUDO DE NOCEDAL-POLIKIROLDEGIA" PROIEKTUA

"PROYECTO DE LA CALLE-CAMINO DEL BARRACÓN, TRAMO: NUDO DE NOCEDAL-POLIDEPORTIVO"
UDAL MUGARTEA / TERMINO MUNICIPAL: ORTUELLA
HARTU AURRETIKO AKTAK EGITEKO DEIALDIA / CONVOCATORIA AL LEVANTAMIENTO DE ACTAS PREVIAS A LA OCUPACIÓN.

Lurzati zk.	Jabearen izen-abizenak eta helbidea	Erabateko 	Aldi baterako	Jabego erroldako zehaztazunak	Deialdia

		jabegokentzea m2	okupazioa m2	Datos catastrales	Convocatoria

N.º de finca	Nombre y domicilio del titular	 Expropiación 	Ocupación 	Lur-eremua	Etxaldea	Lursaila	 Hilabetea	Eguna	Ordua	Udaletxea

		pleno dominio m2	temporal m2	Polígono	 Manzana	Parcela	Mes	Día	Hora	Ayuntamiento

516	D. Javier Gutiérrez Barquín	960	770	1	 	516	Abendua	2	9:30	Ortuella	

	C/ General castaños n.º 19						 Diciembre

	


Azterketa dokumentala