Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2005eko azaroaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5830

IRAGARKIA. Honen bidez, Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) jakinarazten du estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

– Industri Produkzioaren Indizea (IPI) 2005/VIII.

– Heriotzen Estatistika (HERE) 2005eko 1. hiruh.

– Sektore Publikoaren Aurrekontuen Estatistikak 2003. urtea.

– Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETHI) 2005/IX.

– Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) 2005eko 3. hiruh.

– Industri Kontuen Aurrerapena 2004. urtea.

– Industri Prezioen Indizea (IPRI) 2005/IX.

– Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea (AHMI) 2005/IX.

– Irakaskuntza Publikoaren Gastu eta Finantzaketaren Estatistika 2003. urtea.

– Eraikuntzaren Kostuen Indizea (EKI) 2005/IX.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 31.

Zuzendari nagusia,

JOSU IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala