Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2005eko azaroaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
5828

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Vitoria-Gasteizko Txagorritxu Ospitalea ekokardiografoz hornitzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Txagorritxu Ospitalea, José Atxotegi kalea z.g., 01009 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 00 70 93, telefaxa: 945 00 70 14.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Administratiboko Atala.

c) Espedientearen zenbakia: G/130/20/0/1528/O131/0000/112005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: ekokardiografo bat erostea.

b) Loteak: ikusi plegua.

c) Gauzatzeko lekua: Txagorritxu Ospitalea (Vitoria-Gasteiz).

d) Gauzatzeko epea: esleitutako materiala ondo jaso dela onartu arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 38.000,00 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria eta posta kodea, d) Telefonoa, e) Telefaxa: ikusi 1. puntua, c) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak. Agiri hauek aurkeztu beharko ditu: ikusi oinarriak, ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa (laginak...) egiaztatzeko aurkeztu behar diren agiriak zeintzuk diren jakiteko.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko abenduaren 9a, 14:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Txagorritxu Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritza (Kontratazio Administratiboa), Jose Atxotegi kalea z.g., 01009 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ikusi plegua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: ikusi 1. puntua, d) Eguna: 2005eko abenduaren 16a, e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.osakidetza-svs.org.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 8a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JESÚS ESCAURIAZA OTÍN.


Azterketa dokumentala