Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2005eko azaroaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
5827

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Bilboko Eskualdeko (Bizkaia) ikuzketa-zerbitzua kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua. Osasun Sailari atxikitako entitate publikoa, Kale Nagusia, 62 zk. 2., 48011 Bilbao (Bizkaia). Telefonoa: 94 400 73 09, faxa: 94 400 73 73.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Bilboko Eskualdeko Administrazioa (Bizkaia).

c) Espedientearen zenbakia: G/206/20/1/1512/O421/0000/112005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: ikuzketa-zerbitzua Bilboko Eskualdeko zentroetarako.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Bilboko Eskualdeko osasun zentroak. 23 zentro dira.

d) Gauzatzeko epea: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulako 8. puntuan adierazitakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 92.500 euro urte biko.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria eta posta kodea, d) Telefonoa, e) Telefaxa: 1. puntuan adierazitakoa, f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2005-12-09.

7.– Kontratistaren betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. puntuan eta berariazko klausula administratiboen pleguko karatulako 24. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko abenduaren 12a.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan, karatuletan eta betekizun teknikoen pleguan eskatutakoak.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1. puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulako 7. puntuan adierazitakoa.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: ikus 1. puntua, d) Eguna: 2005-12-15, e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia EBAOra bidali den eguna: ez.

Bilbao, 2005eko azaroaren 4a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

ANDRÉS VILLAR PIZARRO.


Azterketa dokumentala