Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2005eko azaroaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
5820

AGINDUA, 2005eko azaroaren 14koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen 2005eko maiatzaren 19ko Agindua aldatzeko dena.

Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2005eko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez, salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezarri zen.

Garraio eta Herri Lan Sailak programa horretarako jarri duen diru-kopurua aztertu ondoren ordea, ikusi dugu, jaso ditugun eskabide guztiei erantzun ahal izateko, kopuru hori gehitu beharra dagoela.

Beraz, agindu honen helburua da Garraio eta Herri Lan Sailak programa horretarako gordeta zuen diru-kopurua gehitzea.

Ondorioz, Garraio Zuzendaritzaren proposamenez, honakoa

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2005eko maiatzaren 19ko Aginduaren 1.2 artikulua aldatzea, eta honela uztea:

"Agindu honetan aurreikusitako laguntzak emateko bi milioi eta berrehun mila (2.200.000) euroko diru-kopurua izango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako kontu-sailetik hartuta".

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen kontra, administrazio-bidea agortzen baitu, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Garraio eta Herri Lan sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Sailean, aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak Agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 14a.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.


Azterketa dokumentala