Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2005eko azaroaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5814

383/2005 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Pilar Constantina López de Arcaute Arregui andreak Vitoria-Gasteizen dagoen Arabako Ospitale Psikiatrikorako emandako jaraunspena onartzeari buruzkoa.

Pilar Constantina López de Arcaute Arregui andreak, 16.136.906 NAN zenbakidunak, 1974ko otsailaren 8an, Vitoria-Gasteizen, Francisco de Paula Caplin Bravo notarioaren aurrean egindako testamentuaren bidez, bere ondasunen jaraunsle Vitoria-Gasteizko Nuestra Señora de las Nieves Babesetxe Probintziala izendatu zuen, aipatu testamentuan jaraunsle unibertsal izendatutako José Antonio González Madinabeitia jauna aurrez hilez gero. 1997ko maiatzaren 14an hil zen, eta ondorioz, Pilar Constantina López de Arcaute andrearen jaraunspena jasotzera aipatu babesetxea deitu da.

Hala ere, gaur egun Nuestra Señora de las Nieves Babesetxe Probintziala desagertuta dago eta bertan eskaintzen ziren Gizarte-laguntza Zerbitzua eta Osasun-mentala Zerbitzua honakook hartu dute beren gain: batetik, hirugarren adinekoentzako Ajuria Egoitzak, Arabako Foru Aldundiaren menpekoa dena, eta bestetik, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak, Arabako Ospitale Psikiatrikoaren bidez.

Ondorioz, Vitoria-Gasteizen dagoen Arabako Ospitale Psikiatrikoak erabil dezan kausatzailearen jaraunspena jasotzera, jaraunsle gisa, Arabako Foru Aldundia eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua deitzen dira.

Kausatzailea 2002ko azaroaren 3an hil zenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, esker onez, dekretu honen bidez aipatu jaraunspena onartu egiten du Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 39. artikuluan adierazten den moduan.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko azaroaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Dekretu honen azalpen-zatian aipatutako testamentu-xedapenei jarraiki eta Euskadiko Ondareari buruzko Legearen 39. artikuluan ezarritakoari atxikiz, Pilar Constantina López de Arcaute Arregui andreak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari utzitako jaraunspena inbentario-emaitzaren arabera onartzen da.

2. artikulua.– Kausatzailearen nahia bete dadin, aipatu jaraunspena, zorrak kitatu ostean eta testamentuan ezarritako legatuak betez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikiko zaio, Vitoria-Gasteizen dagoen Arabako Ospitale Psikiatrikoak erabil dezan.

3. artikulua.– Ondare eta Kontratazio zuzendariari ahalmena ematen zaio dekretu hau eraginkor izan dadin beharrezko diren agiri guztiak eman ditzan, Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko azaroaren 15ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala