Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2005eko azaroaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5813

382/2005 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, hainbat eraikin kudeaketa zentralizatukoak direla adierazteko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. kapituluan kudeaketa zentralizatuko eraikinen zenbait kontratu gauzatzeko lehia aurreikusten da.

Abenduaren 28ko 464/1999 Dekretuak aldatutako dekretu horren laugarren xedapen gehigarrian ezartzen du kudeaketa zentralizatuko eraikinen zerrenda.

Egoitzen kontzentrazio prozesuaren ondorioz hainbat eraikin kudeaketa zentralizatukoak direla adierazi behar dira. Era berean, aurretik deklaratutako beste batzuen osagarri diren eraikinak edo lokalak era zentralizatuan kudeatu behar dira.

Halaber, 136/1996 Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriko zerrenda eguneratu behar da.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko azaroaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, honakoak kudeaketa zentralizatuko eraikin direla adierazten da:

– Eusko Jaurlaritzako Biltegi Orokorra, Zubibarri kalea z.g., Vitoria-Gasteiz.

– Zerkabarren kalea 13, Vitoria-Gasteiz (2. sotoa).

– Miracruz gaina kalea 10, Donostia-San Sebastián.

– Rodríguez Arias kalea 64, Bilbao (behesolairua eta 1. sotoa).

– Etxebarriko biltegia 6, 634 errepide nazionala, 106,400 km, Etxebarri (Bizkaia).

2. artikulua.– Ondorioz, kudeaketa zentralizatuako eraikinak honako hauek direla adierazten da:

a) Vitoria-Gasteiz:

1.– Donostia-San Sebastián kalea 1.

2.– Samaniego kalea 2.

3.– Eusko Jaurlaritzako Biltegi Orokorra, Zubibarri kalea z.g.

4.– Zerkabarren kalea 13 (2. sotoa).

b) Donostia-San Sebastián:

1.– Andia kalea 13.

2.– Easo kalea 10.

3.– Vitoria-Gasteiz hiribidea 3 (Osakidetzari atxikitako azalera izan ezik).

4.– Miracruz gaina kalea 10.

c) Bilbao:

1.– Kale nagusia 85.

2.– Concha Jeneralaren kalea 23.

3.– Rodríguez Arias kalea 64 (behesolairua eta 1. sotoa).

d) Etxebarri:

– Etxebarriko biltegia 6, 634 errepide nazionala, 106,400 km.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean sartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko azaroaren 15ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala