Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2005eko azaroaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
5812

AGINDUA, 2005eko azaroaren 9koa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Sail honetan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat hutsik dagoenez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (uztailaren 28ko EHAA), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, Agindu honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du Sail honek. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK:

Lehenengoa.– Agindu honen bidez iragartzen den deialdiko lanpostua, lanpostu hori betetzeko eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete.

Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.– Hautagaiak eskaerarekin batera curriculuma igorri behar du eta bertan honako hauek adieraziko dira:

a) Titulu akademikoak.

b) Betetako lanpostuak, bai Administrazio Publikoan, bai enpresa pribatuan.

c) Ikasketak, ikastaroak, hizkuntz ezaupideak eta aipagarri iritzitako bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera azaltzen diren merituak egiaztatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dira, bai eta izangaien arabera, aurkeztea bidezko jotzen diren argitalpen, txosten edo agiriak ere.

Laugarrena.– Deialdi hau Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren aginduz ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epearen barruan gehienez ere, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Administrazio bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, agindua eman duen organoaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean; edo zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 9a.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.

ERANSKINA

Deitutako lanpostua:

– Izena: Goi-kargudunaren idazkaria (1001. kodea, 158. dotazio-zenbakia).

– Lekua: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila.

– Lantokiaren udalerria: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoa: C1 edo D1.

– Maila: 18.

– Osagarri espezifikoa: 7.952,62 euro.

– Hizkuntza eskakizuna: 2.

– Derrigortasun data: data gabe.

Bete behar diren baldintzak:

– C1 edo D1 kidegoetakoa izatea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrarien Kidegoko eta Administrari Laguntzaileen Kidegoko karrerako funtzionario gisa zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuan, suspentso-egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Horretarako, egoera horietarako ezarritako epea beteta eduki behar dute. Horrela, langile horiek jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.

– Administrarien Kidegoaren edo Administrari Laguntzaileen Kidegoaren berezko eginkizunetan, hurrenez hurren, urtebeteko edo bi urteko esperientzia izatea, lanpostua kidego horiei atxikita baitago.


Azterketa dokumentala