Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2005eko azaroaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5811

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 323/2005 Dekretua, urriaren 25ekoa, Industria Antolatzeko zuzendariak bere kargua utz dezala xedatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Industria Antolatzeko zuzendariak bere kargua utz dezala xedatzen duen urriaren 25eko 323/2005 Dekretuaren testuan (2005eko urriaren 28ko EHAA, 206. zk.), lehen aipatutakoen moduko hutsa gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

– 1. artikuluan, 19100. orrialdean, honakoa dioen lekuan:

"Alex Agirrezabal Bilbao jaunak Industria Antolatzeko zuzendari kargua utz dezala, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea."

Hau esan behar du:

"Alex Agirrezabal Bilbao jaunak, berak hala eskatuta, Industria Antolatzeko zuzendari kargua utz dezala, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea."


Azterketa dokumentala