Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2005eko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
5680

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzearen gaineko 353/05 ohartarazpen-judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 353/05 ohartarazpen-judizioa.

Alderdi demandatzailea: Eduardo Cerezal Fernández.

Alderdi demandatua: Ana María Fernández Goitia.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena eman da, zeinak hitzez hitz hau baitio:

482/05 AUTOA

Epailea: Ana Hernández García.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta bosteko irailaren hamabia.

AURREKARIAK:

Bakarra.– Eduardo Cerezal Fernándezek Ana M.ª Fernández Goitiaren aurka ohartarazpen-judizioko demanda aurkeztu zuen, 2.424 euro erreklamatzeko. Demanda izapideak egiteko onartu zen, eta hogei eguneko epea eman zitzaion demandatuari ordain zezan. Hala ere, ez zuen eskatutakoa ordaindu ez eta eskatutakoari aurka egin ere.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Lehenengoa.– PZLren 815. artikuluan jarritako epea igaro denez, epai-emaile honek uste du lege horren 816. artikulua erabat eta nahitaez aplikatzekoa dela. Betearazpena agintzeko unea da prozesu honetan, eta horretarako, betearazpen-demanda bat aurkeztu beharko du betearazleak. Artikulu hori estu-estu interpretatuz gero, badirudi betearazpena berez eta epaitegiak berak ofizioz agindu behar duela, betearaziak epearen barruan betearazpenaren aurka egin ez duelako eta erreklamatutako diru-zenbatekoak ordaindu ez dituelako, errekerimendua eginda ere. Baina epai-emaile honek uste du interpretazio horrek ezin duela aurrera egin. Izan ere, interpretazio hari jarraituz, gerta liteke diru-zenbatekoa betearazteko agindu, eta diru-zenbateko hori judizioz kanpo ordainduta egotea edo ordainketaren gainean alderdiak erabaki bat hartua izatea; gerta liteke, halaber, alderdi betearazleak berak betearazpena agintzerik nahi ez izatea.

Horregatik, epai-emaile honen ustez artikulu hori zabalago interpretatu behar da: betearazpena egin aurretik, beharrezkoa da betearazpena egiteko eskari bat egotea, alegia, betearazpen-demanda bat; premisa horretatik abiatu behar da beti. Dagozkion zenbatekoak, interesetarako kalkulatutakoa eta kostuak jaso beharko ditu betearazpen-demandak. Hori berehala burutu beharrekoa izango da. Auto bat emango da betearazpena agintzeko, prozedura hau berezia den aldetik.

Bigarrena.– PZLren 816.2 artikuluaren arabera, zorrak PZLren 576. artikuluan aurreikusitako interesa sortuko du, betearazpena agintzen duen autoa ematen denetik aurrera. Baina azaldutakoagatik, zorra ordaindu ez eta betearazpen-demanda aurkeztuta, auto honetatik aurrera sortuko da zorraren interesa, ez betearazpena agintzen duen autotik aurrera.

Hirugarrena.– Azkenik, forma kontuengatik, bidezkoa da ohartarazpen-judizioaren prozedura hau amaitutzat jotzea eta artxibatzea. Betearazpen-demanda aurkeztu zain geratuko da. Demanda, bestalde, goian adierazitako moduan burutu beharko da.

XEDAPENAK:

Erabaki dut: ohartarazpen-judizio honen prozedura amaitutzat jotzea eta ondoren artxibatzea. Halaber, bidezkoa da betearazpena agintzea erreklamatutako diru-zenbatekoak jasotzeko, hain justu, 2.424 euroko printzipala. Betearazpen-demanda aurkeztu zain geratuko da, zeina lehenengo eta bigarren oinarri juridikoetan jasotako baldintzen eta betekizunen arabera burutu beharko den.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera, bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura	Idazkariaren sinadura

Alderdi demandatuak egun helbidea edo bizilekua non duen ez dakigunez gero, 2005-10-20ko probidentzia bidez, epaileak erabaki du ediktu hau Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Ana María Fernández Goitia demandatuari epaia jakinarazteko eginbidea gauzatzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala