Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2005eko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
5676

EBAZPENA, 2005eko azaroaren 9koa, HABEren zuzendari nagusiarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2005-2006 ikasturteko dirulaguntzak emateko baldintzak ezartzen dituena.

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen duenak, bere 16. artikuluan ezarria dauka HABEk laguntza emango duela, bere aurrekontu-bitartekoen muga-barruan, Erregistroan inskribaturik dauden euskaltegiak eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak finantzatzeko, helduak alfabetatzen eta euskalduntzen lan egiteagatik, horretarako HABEren zuzendari nagusiak, ikasturte akademiko bakoitzean, dirulaguntzen deialdiak egingo dituelarik.

HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak arautzen ditu HABEk, bere baliabideen arabera, ikasturtero ematen dituen dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, euskaltegi publikoek, euskaltegi pribatu homologatuek, autoikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek euskara-ikastaroak emateko bete behar dituzten baldintza akademikoak eta HABErekiko harremanetan aintzat hartu beharrekoak.

Dekretu eta Ebazpen horiei jarraiki, orain bidezkoa da 2005-2006 ikasturterako finantzazio moduluak ezartzea, honen bidez udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, hau da, udal euskaltegi deituei, dagozkienak finkatuz.

Horregatik, eta otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak, HABEren egitura organikoa ezartzen duenak, ematen dizkidan eskumenez,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Helburua.

1.– Ebazpen honen bitartez, udal euskaltegiek 2005-2006 ikasturtean (2005eko urri-abendua eta 2006ko urtarril-iraila) emandako ikastaroen finantzaziorako laguntzak arautuko dira.

2.– Laguntzarako eman daitezen kopuruak HABEk bere aurrekontuetan horretarako dituen fondoetatik emango dira, hau da, 9.265.000 euro, dirutza hori izango delarik aurreikusitako laguntza guztien gehienezko muga jarriko duena.

3.– Dirutza hori eskatutako finantzazio behar guztiei erantzuteko aski ez balitz, dirulaguntzak hainbanatu egingo dira onuradunen artean, deialdi honetan ezartzen diren irizpideei jarraiki jaso beharko lituzketen kopuruak kontuan izanda.

2. artikulua.– Onuradunak.

1.– Ebazpen honen bidez deitutako dirulaguntzen onuradunak euskaltegi publikoak izango dira, HABEren Erregistroan horrela sailkatutakoak.

2.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko, ezinbesteko baldintza izango da euskaltegi publikoek, euskaltegi pribatu homologatuek, autoikaskuntzarako zentro homologatuek eta Euskal Etxeek bete behar dituzten oinarrizko baldintzak ezartzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenak araututakoa betetzea.

3. artikulua.– Kopuruak mugatzeko irizpideak.

Honako era honetan kalkulatuko da HABEk onuradun bakoitzari eman beharreko dirulaguntza:

Dirulaguntzak finkatzeko garaian, 2000-2001 ikasturtean HABEk onartutako plantilako pertsonala izango da abiapuntu, eta plantila hori, beste euskaltegi bateko irakasle finkoen arteko soberakinen bat hartu izanagatik irakasle-kopurua handitu dutenen kasuan bakarrik gainditu ahal izango da. Onartutako plantila horretan dauden finkoez gain, leudekeen ez-finkoak ere kontuan hartuko dira, 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenaren arabera antolatutako ikastaroei erantzuteko beharrezkoak badira. Ez-finkoei dagokienez, euskaltegiaren kudeaketarako aplikazio informatikoan jasotako eskola-ordu errealen arabera egokituko dira dirulaguntzak.

Langileen kostuak kalkulatzeko, 2005-2006 ikasturteak hartzen dituen bi ekitaldietarako, EUFALEBAk (edo bere ordez EAEko Administrazio Lokalean orokorki indarra izan dezan Itun edo Hitzarmenak) aitortutako kopuruak bakarrik hartuko dira kontuan. Aipatu kopuruak murriztuak izan daitezke Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako arauek soldatei dagozkien dirulaguntzetarako horrelakorik ezar dezaketen neurrian.

Dirulaguntza murriztu egingo da matrikula prezioaren arabera, honako era honetan:

a) 2005-2006 ikasturterako HABEk erreferentzia gisa hartuko duen matrikula saria gutxienez 1,03 eurokoa izango da. Matrikula saria altuagoa denetan, berau izango da erreferentziakoa.

b) Erreferentzia moduan 2005-2006 ikasturterako hartuko den ikasle/ordu kopurua 1995-1996ko ikasturtean emandako eskola orduen arabera kalkulatuko da, HABEk 2005-2006 ikasturterako artikulu honen lehen pasartearen arabera onartutako irakasleei egokituta.

c) Ikastegiak 2005-2006 ikasturtean kobratutako matrikula saria 1,03 eurokoa edo txikiagoa bada, erreferentziako matrikula sariaren, hau da 1,03 euro, eta 1995-1996 ikasturtean kobratutakoaren arteko aldea kalkulatuko da eta b) atalean azaldutako kalkuluaren bidez lortutako orduekin biderkatuko. Hortik ateratako kopuruaren % 75 kenduko zaio Euskaltegi horri legokiokeen dirulaguntzari.

d) Euskaltegiak 2005-2006 ikasturtean kobratutako matrikula saria 1,03 euro baino handiagoa denean, horrek eta 1995-1996koak duten aldea hartuko da kontuan eta emaitza horren arabera aplikatuko aurreko atalean ezarritako formula.

4. artikulua.– Eskariak.

1.– Eskariak HABEren zuzendari nagusiari luzatuko zaizkio Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita berezko hamabost eguneko epean.

2.– 2005-2006 ikasturtean ikasleek ordaindu beharreko matrikula sariaren informazioa daraman eskari ereduarekin batera (eranskina), euskaltegiak bere langile guztien informazioa bidali beharko du, dagokion urteko aurrekontuekin batera onartutako lanpostuen zerrendaren kopia aurkeztuz.

3.– Aurkeztutako eskarian dokumenturen bat falta bada, edota okerren bat balego, eskaria luzatu duenari jakinaraziko zaio eta hamar eguneko epea emango okerrak zuzen ditzan eta garbi adierazi, horrela egin ezean, eskabideari uko egin zaiola ulertu beharko dela. Horretarako, ebazpen bat emango da aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan jasotako baldintzetan.

5. artikulua.– Dirulaguntzen organo kudeatzailea.

HABEko Kudeaketa Zerbitzuari dagokio, Ekonomia eta Administrazio Unitatearen eta Ikuskatzailetzaren bitartez, deialdi honetan aurreikusitako kudeaketa-lanak burutzea.

6. artikulua.– Dirulaguntzen Ebazpena.

1.– HABEren zuzendari nagusiak laugarren artikuluan ezarritako epe mugetatik hilabeteren buruan hartuko ditu aurkeztutako eskariei buruzko dirulaguntzen Ebazpenak. Ezarritako epe horretan eskariren bati buruzko Ebazpenik hartzen ez badu, eskaria ez dela onartua izan ulertuko da.

2.– Interesatu bakoitzari egin dakiokeen Ebazpenaren jakinarazpenaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.

7. artikulua.– Dirulaguntzaren kitapena.

Ikasturteko behin betiko datu errealak eta pertsonal gastuen egiaztagiriak jaso ondoren, dirulaguntza emateko kontuan izandako edozein baldintza aldatu dela ikusten bada, edota ez dela zuritzen erabakitako diru-kopurua, dirulaguntzak emateko erabakia aldatu ahal izango da. Zentzu horretan, HABEren zuzendari nagusiak kitapen ebazpena egingo du, datu errealen eta 3. artikuluan finkatutako irizpideen arabera emandako laguntza-kopuruak doituz.

Euskaltegien kudeaketarako aplikazio informatikoa baliatuz euskaltegiak HABEra dagozkion epeetan bidaltzen dituen datuak izango dira 2005-2006 ikasturteko jardueraren oinarri, euskaltegiari onartutako irakasle ez-finkoengatiko dirulaguntza doitzeko.

8. artikulua.– Onuradunaren eginbeharrak.

Erabaki honetan araututako dirulaguntzen onuradunek beti izango dituzte betebeharreko hauek:

a) Dirulaguntza eman den helburu jakin hartako erabiltzea.

b) Azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duenaren arabera Kontrol Ekonomikoaren Bulegoak eta Kontu Publikoen Euskal Epaimahaiak deialdi honen bitartez esleitutako dirulaguntzak kontrolatzeko dituen bere eginbeharrak betetzeko eska ditzaten informazioak oro ematea.

9. artikulua.– Laguntzen ordainketa.

Dirulaguntzak honako epe eta era hauetan ordainduko dira:

a) Dirulaguntzaren ebazpena hartzean, 2005eko urri-abenduari dagokion zatia ordainduko da.

b) 2006ko apiriletik aurrera dirulaguntzaren ebazpenean esleitutako laguntzaren % 55a, udal euskaltegiek 2005eko urri-abendua epeko gastuen zuri-agiriak bidali eta HABEk aztertu eta onartu ondoren.

c) Ikasturtearen dokumentazio frogagarriak jaso eta gero, dagozkion egiaztapenak egin eta dirulaguntzaren kitapena burutu ondoren, ordainduko da geratzen den kopurua, kasu bakoitzean dagokiona.

Dokumentazio frogagarria dirulaguntzaren kontura aurreratuko kopurua estaltzeko adina ez bada, onuradunak behar ez bezala jasotako diru-kopurua itzuli egin beharko du, azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak ezarritako prozedurari jarraiki. Ordainketa edo itzulketa hori emandako dirulaguntzaren behin betiko kitapena izango da.

10. artikulua.– Laguntzen bateragarritasuna.

1.– Ebazpen honen kontura ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu horretarako beste edozein entitatek eman ditzakeen laguntzekin, betiere diruz lagundutako jardueraren gain-finantzazioa gertatzen ez bada.

2.– Gain-finantziazioa gertatuko balitz, murriztu egingo da dirulaguntza, dagokion neurrira doitu arte.

3.– Gain-finantziazio hori itzulketa egiteko obligazio bera eskatzen duten beste laguntzekin batera gertatuko balitz, itzuli beharreko diru-kopurua, proportzionala izango da, jarduera burutzeko kostu osoaren eta esleitutako laguntzaren araberako proportzioan.

11. artikulua.– Justifikazioa.

1.– Udal euskaltegiek jasotako dirulaguntzen zuriketa beren langileen soldata gastu gordinei buruz Udaleko Kontu-hartzailetzak egin eta Alkatearen oniritzia duen egiaztagiriaren bitartez egingo da.

Halaber, lehen zuriketarekin batera, euskaltegiaren 2005. urteko behin betiko aurrekontu zehatzari buruz Kontu-hartzailetzak egin eta Alkatearen oniritzia duen egiaztagiria erantsiko da, izan dituen benetako sarrerak eta gastuak zehaztuz.

Gastuak ez zuritzeak dirulaguntza osorik bertan behera uztea ekarriko du eta, horrez gainera, kasu honetan, ordaindutako kopuruak itzuli beharko dira abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

2.– Aipatutako egiaztagiriak honako epe hauetan aurkeztu beharko zaizkio HABEri:

a) 2006ko martxoaren 1a baino lehenago bidali beharko dira HABEra, 2005eko urritik abendura bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2005. urteko behin betiko aurrekontu zehatzari buruzko egiaztagiria.

b) 2006ko urriaren 15a baino lehenago bidali beharko dira, 2006ko urtarril-iraila bitarteko gastuen zuri-agiriak.

12. artikulua.– Hutsegiteei eta ez betetzeei buruzko arauak.

Edozein kasutan, azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak aurreikusten dituen hutsegite eta arau hausteen arauen menpe daude deialdi honetako onuradunak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honetan aurreikusi gabe geratu diren gaietan, azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak ezarritakoa erabiliko da.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete HABEko lehendakariari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra.

Donostia-San Sebastián, 2005eko azaroaren 9a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.

ERANSKINA/ANEXO

HABEren zuzendari nagusia:

	 jaunak/andreak 	 ENA duenak eta

	n bere egoitza, eta Euskaltegien

erregistroan 	

zenbakia duen 	(*) euskaltegi publikoa

ordezkatzeko behar den lege ahalmenarekin,

ESKATZEN DU

Onar dakizkiola HABEren zuzendari nagusiaren 2005eko

azaroaren 9ko Ebazpenak, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2005-2006 ikasturteko dirulaguntzak emateko baldintzak ezartzen dituenak arautu bezala egin duen eskaria eta aurkeztu dituen beste agiriak.

Aurkeztutako agiriak:

	

Udal euskaltegiko lanpostuen zerrenda	

ADIERAZTEN DU:

2005-2006 ikasturteko ikasle eta orduko matrikula tasa

(Lekua, data, sinadura eta euskaltegiaren zigilua)

* EUSKALTEGIEN ERREGISTROko izena erabili	

Ilmo.Sr. Director General de HABE:

Por la presente D/Dña. 	

	 con DNI n.º:

con domicilio en 	

	 teniendo poder suficiente para representar

al euskaltegi público 	 (*) con n.º de registro 	

SOLICITA:

Sea tenida en consideración la instancia de solicitud, así como el resto de la documentación presentada, en orden a optar a las subvenciones contempladas en la Resolución del Director General de HABE, de 9 de noviembre de 2005, por la que se establecen las condiciones para la percepción de subvenciones por los euskaltegis públicos de los ayuntamientos o de las entidades de ellos dependientes, euskaltegis públicos de titularidad municipal, para el curso 2005-2006.

Relación de Puestos de Trabajo del Euskaltegi

Documentación presentada:

COMUNICA:

que el precio de matrícula por hora/alumno es de ........... euros para el curso 2005-2006

(Lugar, fecha, firma y sello del euskaltegi)

* el que figura en el REGISTRO DE EUSKALTEGIS


Azterketa dokumentala