Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2005eko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
5669

1367/2005 EBAZPENA, urriaren 20koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Carmen Rodríguez Rodríguez andreak Gorlizko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izateari utzi diola aditzera ematen duena (Bizkaiko Osasun-barrutia).

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak martxoaren 8an emandako 189/2004 Ebazpenaren bitartez, Carmen Rodriguez Rodriguez García andrea izendatu zuten Gorlizko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari (Bizkaiko Osasun-barrutia).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Gorlizko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea Carmen Rodríguez Rodríguez andrea (Bizkaiko Osasun-barrutia), eta bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2005eko urriaren 31tik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari eta Gorlizko Ospitaleari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 20a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala