Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Eusko Trenbideak SAU
5600

IRAGARKIA, Sociedad Pública Eusko Trenbideak–Ferrocarriles Vascos, SA, kide bakarreko sozietaterako finantza-maileguaren zerbitzurako lehiaketa prozedura hitzartuaren bidez kontratatzeari buruzkoa.

1.– Entitate kontratatzailea:

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SA sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Erosketa eta Kontratazio Atala.

d) Telefonoa: 94 401 99 00.

d) Faxa: 94 401 99 16.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Sociedad Pública Eusko Trenbideak–Ferrocarriles Vascos, SA kide bakarreko sozietatearen 2005eko aurrekontua burutzeko mailegu bat ituntzea.

b) Loteak: ez.

c) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Bilbao.

d) Gauzatzeko epea: 144 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: negoziatua.

c) Esleitzeko era: lehiaketa, baldintzen pleguan ezarritako irizpideen arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Maileguaren zenbatekoa: 30.000.000,00 euro.

5.– Bermeak: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

Erakundea: Eusko Trenbideak–Ferrocarriles Vascos, SA.

	Erosketa eta Kontratazio Atala.

	Atxuri kalea, 6.

	48009 Bilbao.

	Telefonoa: 94 401 99 00.

	Faxa: 94 401 99 16.

Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2005eko azaroaren 11.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betekizunak: baldintza orokorren baldintza-agirian zehaztutakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko azaroaren 15eko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza orokorren pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SA sozietate publikoa.

	Erosketa eta Kontratazio Zerbitzua.

	Atxuri kalea, 6.

48006 Bilbao.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.– Aukeratutako lehiatzaileei eskaintzak aurkezteko gonbitea bidaliko zaien eguna, haintzat hartutako eguna: 2005eko azaroaren 18a.

10.– Bestelako argibideak: baldintza orokorren pleguan emandakoak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2005eko urriaren 26a.

Sozietateko zuzendaria,

SILVIA GÓMEZ SANTOS.


Azterketa dokumentala