Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
5599

IRAGARKIA, behean aipaturiko zigor-espedientearen instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamena jakinarazteko. Itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea ustez urratzeagatik ireki da espediente hori.

Ebazpen-proposamen horren jakinarazpena interesatuei helarazi nahi izan zaien arren lortu ez denez, iragarki hau argitaratu da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesatuek jakin dezaten azaltzen da jendaurrean hori guztia, norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau ohartarazten zaie:

Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, 15 egun balioduneko epea izango dute interesdunek komenigarritzat jotzen dituzten arrazoibide, agiri eta informazio oro instrukzio-egileari aurkezteko (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Arrantza Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Horrez gain, espedientea eskuratu ahal izango dute Arrantza Zuzendaritza honetan, espedientea bera aztertzeko edo/eta espedienteko agirien kopiak lortzeko.

Izen-abizenak	Esp. zk.	Propos. eguna	Propos. zehapena	Urratutako art.

Nombre y apellidos	N.º exp.	Fecha propuesta	 Sanción propuesta	Art. infracción

Rodríguez Ruiz, S.	PM 42/05	2005-10-13	120 euro/ euros	198/2000 D., 18.3.3 art.

				6/1998 Legea, 16. art.

		13-10-2005		Art. 18.3.3, D. 198/2000.

				Art. 16 L 6/1998.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 13a.

Instrukzio-egilea,

NURIA NAVARRO HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala