Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
5597

IRAGARKIA, Segurtasun sailburuordearen 2005eko uztailaren 26ko Ebazpena Eulalio Zambrano Millán jaunari jakinarazten diona.

Segurtasun sailburuordearen 2005eko uztailaren 26ko Ebazpenaren bitartez, Eulalio Zambrano Millan-ek Herritarren Segurtasunerako zuzendariaren 2005eko urtarrilaren 4ko Ebazpenaren aurka (405X0201416-3 espedientea) jarritako gora jotzeko errekurtsoa ez onartzea erabaki zen, epez kanpokoa zelako. Ebazpen horrek laurehun eta berrogeita hamar euroko (450 euro) isuna ezarri zion jaun horri, hain justu ere, Herritarren Segurtasuna babesteari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 23.a) artikuluan ezarritakoa hausteagatik.

Bestalde, interesdunaren helbidean jakinarazpena egiten saiatu arren, ez dugu lortu. Beraz, iragarki hau eman dugu argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, betiere Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluak ezarritakoarekin bat etorriaz. Era berean, administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen horren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daitekeela jakinarazten da, Administrazioarekiko Azietarako Epaitegi egokian, jakinarazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bi hileko epean.

Iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epearen barruan ordaindu behar da isuna. Beherago zehaztutako edozein banku-kontutan egin daiteke diru-sarrera; hartarako, izen-abizenak, espedientearen zenbakia eta Herrizaingo Sailari dagokiola adierazi beharko da.

Bilbao Bizkaia Kutxa - BBK

	Kontu-zk.: 2095-0631-55-21-31000143

Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa - Kutxa

	Kontu-zk.: 2101-0760-69-0002788214

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa - Vital Kutxa

	Kontu-zk.: 2097-0178-92-0015172561

Isuna ez bada ordaintzen adierazitako borondatezko epean, behartze-bidea erabiliaz zehatuaren ondaretik kobratuko da isuna, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 10a.

Segurtasun sailburuordea,

MIKEL LEGARDA URIARTE.


Azterketa dokumentala