Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5594

IRAGARKIA, Bilboko Barne Eraldaketarako Plan Bereziaren Miribilla-Bilbo Zaharra Banatze-Aldea Hiritzeko Proiektuaren 2A-2 eta 3. faseetako lurrak mugitzeko lanak eta 2B fasea hiritzeko lanak zuzendu, ikuskatu eta bertako segurtasuna eta osasuna koordinatzea helburutzat duen kontratua esleitu dela argitara emateko dena (17T/05).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 17T/05.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta laguntza.

b) Helburua: Bilboko Barne Eraldaketarako Plan Bereziaren Miribilla-Bilbo Zaharra Banatze-Aldea Hiritzeko Proiektuaren 2A-2 eta 3. faseetako lurrak mugitzeko lanak eta 2B fasea hiritzeko lanak zuzendu, ikuskatu eta bertako segurtasuna eta osasuna koordinatzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2005eko irailaren 2ko EHAA, 167. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: laurogeita zazpi mila (87.000,00) euro, balio erantsiaren gaineko zerga barne.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2005eko urriaren 11.

b) Kontratista: Gain Urbanismo e Ingenieria Civil, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurogeita lau mila zazpiehun eta hogeita zortzi euro (64.728,00 euro), balio erantsiaren gaineko zerga barne.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 11.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala