Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2005eko azaroaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
5593

IRAGARKIA, Trafiko Zuzendaritzarako informazio-sistemetan dauden datuak bildu eta eguneratzeko kontratazioa esleitu dela aditzera emateko dena (T-310/03 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: T-310/05.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: laguntza teknikoa.

b) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: presakoak.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: laurogeita hamabi mila zazpiehun eta hogeita bost (92.725) euro. Aurkez litekeen prezioa, gehienez ere, ehun eta hiru (103) eurokoa izango da, egun eta teknikari bakoitzeko.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2005eko uztailaren 8a.

b) Kontratista: Consultoría Tecnológica para el Comercio, SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: eskainitako aleko prezioetan, hau da, egun eta teknikariko laurogeita hamar (90) euro, eta laurogeita hamabi mila zazpiehun eta hogeita bost (92.725) euroko goreneko zenbatekoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 17a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala